Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-09-09 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-09-09 Mutriku Jaialdia
Gai-jartzailea
Arrizabalaga, Xabier "Ziarda"
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Xabier "Euzkitze"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Entzutera etorri diren neska gazteei

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-09-09 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sarasua
Ea bertso onak botatzen behintzat
ahots honek digun uzten,
gai-jartzailea hasi baizaigu
zail samarrak erakusten,
nik gaur ez dakit telebistakok
ze jarraitzaile dituzten,
Euzkitzerenak izango dira
nererik ez det ikusten.
Euzkitze
Telebista hori ez dezazula
zuk horrenbeste famatu,
alderdi hartan ni ez bainaute
ikaragarri mimatu,
nahiz ta zineko sarrera hortan
lau autografo firmatu,
bertso saioa bukatu ondoren
ezetz inor arrimatu.
J. Sarasua
Jendea baietz honen bila joan
zine hontatik irtenda,
Euzkitzek ditun jarraitzaileak
ia ezin dira zenba,
telebistan e(re) pantailan dago
hara! horrenbeste prenda,
makilatuta irtenez gero
edozein engainatzen da.
Euzkitze
Egia esan tan kontu hortan
makilajedunak galbitz
Jon Sarasua ikusten danez
osatua da pikardiz,
nik neska bati lehen entzun diot
sarreran pare bar aldiz:
Hauxe nuke nik aproposena
altuxeagoa balitz.
J. Sarasua
Egia esan Euzkitze degu
igarra eta plakoa,
ta bertso baten esan nahi nuke
lentxio pasatakoa,
sarrera bertan neskatxa batek
isilik esandakoa:
Ene! Mutil hau uste ta ez zan
pantailan bezain guapoa.
Euzkitze
Ez nuen uste txiki han zanik
hain alu eta hain kirten,
nigatik behintzat gaur gauez ez du
irtera onik egiten,
nik abisu bat eman nahi nuke
hasi zaitezten jakiten,
gixaixo honi oraindik ere
ez zaio bizarrik irten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra