Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julen Zelaieta
Bertsoa entzun |
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julen Zelaieta
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Zelaieta:
Loreak biltzen hasi
begirik ezin ken
kuriositatea
ezin baitut eten;
hurbildu ta hasiko naiz
ni lata ematen
jaio nintzenetikan
erraten zidaten
haundiek ez dutela
negarrik egiten. (bis)
O. Enbeita:
Haundia omen naiz ni
negarrez urtzeko
ba ez zait asko falta
berton lehertzeko;
badut nahiko miseri
nik aireratzeko
badut milaka kontu
hemen kontatzeko
baina umea zara
ezer ulertzeko. (bis)
J. Zelaieta:
Ni umea omen naiz
ezer ulertzeko
baina ikusten zaitut
negarrez trantzeko
zure lagun izan nahi
dudala tarteko.
Benga konta zaidazu
zuretzat hobeto;
aizu norrek jo zaitut
negar egiteko? (bis)
O. Enbeita:
Nola orain erraztu
guztia zuretzat
ez dezazun guzti hau
zuk hartu traumatzat
esango dizudana
hartu aintzakotzat:
ez nau bihotz inork jo
orain arte behintzat
baina bihotz barrua
txikituta daukat. (bis)
J. Zelaieta:
Baina lasai honetan
ez zaude bakarrik
lehengun borroka in nun
borroka alferrik
ta negar egin nuen
ez bainun indarrik
ez zara bakarra ta
ez zaude bakarrik
tori loreak eta
ez egin negarrik. (bis)
O. Enbeita:
Beraz ezin dut bota
guztia galtzera
zu hurbildu baitzara
lagundu aldera
zure berben harira
batera-bestera
irribarre egin dut
egia ote da?
Tori muxu bi eta
segi jolastera. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra