Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Medikua zara, Maialen. Minbizia duten ume bi ikusten dituzu ospitaleko korridoreetan gurpil-aulkiekin lasterketak egiten.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zabal-zabalik geratzen zaizkit
nere begi nere aho
ospital hontan sartu zirala
denbora joan da luzaro:
abuztu, irail eta urria
bihurtu zaie azaro
ta zai-zai daude noiz irtengo edo
noiz aginduko "Akabo!".
Elkarri nola deitzen dioten
"Burusoiltxo!" eta "Kalbo"
minbizi duten bi umeeri
begira-begira nago
eurengan minak badu indarra
baina bizitzak gehiago. (bis)

Egiten dute irrifar eta
begitan dute dizdira
etsitzen dute nahiz ta lagunak
eta eskola desira.
Denborarako egin zieten
laguntxoei despedida
eta orain biak hemen dabiltza
juerga, salto, buelta, biba...
Tututxo batek lotuta dauzka
oxigenoan harira
baina kontentu ta lasai daude
jolas hoietan argi da
ta maitasuna behar dutenak
euren gurasoak dira. (bis)

Aita ta ama hor ikusten ditut
ta nola ez konprenitu?
Esperantzako eskatzen dute
arren zerbait zirrikitu.
Euren aurrean negar ein nahi ez
ta barrun ezin kabitu
urruntzen dira umeengandik
ta orduan begiak blaitu.
Nik gurasoei esaten diet
"Jarraitu! Gogor jarraitu!
Zuen umeak indartsu dira
hemen ez da deus amaitu
ze bizitzeko gogoa dunak
bizitzea lortzen baitu". (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra