Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-04-01 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-04-01 Itsasondo Jaialdia
Gai-jartzailea
Mendizabal, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek elkarren berri badakizue ondo eta tortura ezazue pixka bat elkar, bertsotan noski, neurritik pasatu gabe.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-04-01 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Hau torturatzen hasi beharra
horixe bai dela marka!
Nik torturatu beharrik ez du,
ispilurikan badauka.
Peña mutiko xenxiblea da,
inola ezin da uka,
kilimak pozik eingo nizkoke
nun eginikan baleuka! (bis)

Peñagarikano:
Nik torturatu behar det berriz
Maialen hernaniarra;
oso hizkera fina daukazu
ta ez zera neska zatarra.
Orain tortura ipiniko'izut
ta ez da tortura txarra:
hamabi aldiz esan ezazu
karramarruan marmarra. (bis)

Lujanbio:
Tortura kontun lehenago ere
badaukat nahiko kallua;
nik Andoniri sartuko diot
abian trapu piloa;
eskumuturrak atzian lotu,
hanketan korapilua,
ta banan-banan pintzakin kendu
kopeteko flekillua. (bis)

Egaña:
Besten torturak asmatzen ona
harunzko nexka gaztea;
nik pentsatu det berorri ere
jantziz aldatzen hastea;
panti beltz batzuz ondo hornitu
zango bat eta bestea,
ezpainak pinta-pinta eginda
minigonakin janztea. (bis)

Peñagarikano:
Andonirentzat torturatxo bat
badet xuabe-xuabe;
pentsa izan det ez ote zeran
zeure buruaren jabe.
Purua errez sardotegian
zu oain jartzen zera grabe,
hilabete bat pasa ezazu
Lizaso ikusi gabe. (bis)

Lujanbio:
Ze zoriona hartzen dedan nik
Anjel Marin desgrazian!
Dana lotuta jarri bihar det
txerrikumian klasian;
ohi baten hantxe etzanda geldik
hiru-lau ordu pasian,
eta Egañan argazkik jarri
buruan buelta guzian. (bis)

Egaña:
Agian inork ez du pentsatu
era hontako gauzikan:
biak ezkondu eingo nituzke
elkarrekin ika-mikan.
Baina tortura hori bientzat
ez da berdina kasikan,
batak ez luke jasango eta
bestea igoal pozikan. (bis)

Peñagarikano:
A zer algarak entzuten diran
torturaren aitzakian!
Andoni honen argazki batzuk
Peña honen bekokian.
Maialenentzat tortura zala
oso ondo banekian,
Maialen muxu eman zaidazu
nik esandako tokian. (bis)

Lujanbio:
Azkenekoa bientzako da
ta hau ere nahiko grabe,
lehenguak txarrak zirala baino
hobia ez da hau ere:
asteburu bat pasa arazi
bata bestiaren jabe,
Peña ta Egaña biak batera
elkar zirikatu gabe. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra