Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2008-03-14 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
Bertsoa entzun |
2008-03-14 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sendiari disgustoak
sarri emoten deutsodaz
baina azkena zelan esan
pentsatu neban denboraz.
Hau esateko hain urduri
ez naz ipini inogaz
ta beraz berba guztiak
ondo neurtu nahi dodaz.
Zeozer esan behar deutsuet
lasaitasun ta ganoraz:
familia kantzerra daukat
ta hile barru ni hilko naz. (bis)
Ama susto aurpegiaz
geratu jata begira
ta aitari malkotxo bat
etorri jako begira.
Esan deustie egin nahi
deustiela despedida
ta guztiengan igarri
dot sekulako kupida.
Keba! keba! broma bat zan
broma baino ez zan tira!
"Haurdun nago" esan ta
oso pozik jarri dira. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra