Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-11-19 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Aitor Mendiluze, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-11-19 Eibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Ezpeleta, Ernesto "Bihurri"
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Gabilondo, Nahikari
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Mendiluze, Aitor
Uranga, Jokin
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Irazu, herriko apaiza zara. Atzeko bostak aitortzera etorri zaizkizu. Egin duten pakatuaren arabera, jarri penitentzia.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-11-19 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Aitor Mendiluze, Jokin Uranga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Oraindikan naiz mutil gaztea
itxuraz eta jakitez,
bainan jadanik aspertua naiz
gaztearena egitez
ta nik dauzkadan pekatu denak
zure aurrean azal bitez,
amets lizunak egiten ditut
baino ametsak besterik ez. (bis)

Irazu:
Amets hutsa're izan liteke
nahiko pekatu tristea,
hobe lehenbailehen ametsetikan
beste zerbaiten hastea;
komeni danez gauza batzuei
buruan argi eustea,
penitentzia ipintzen dizut
ilea zero moztea. (bis)

Uranga:
Ez dakit nongo herrian bertso
saio bat egin ondoren,
Irazurekin Hernani aldera
ahalik eta ondoen;
eguardia ere iritsi zan ta
oraindik juergan nabarmen,
baina ez dakit nerea edo
Irazuren errua den. (bis)

Irazu:
Bertso saiuan aitzakiakin
batera eta bestera,
eguerditikan segida ere
egin zenduen aurrera;
Irazurekin ibili zinan,
doble errua gainera,
penitentzia ipintzen dizut
bertsotan konfesatzera. (bis)

Gabilondo:
Senarrarekin ezkon-bidaira
abiatu afanean,
ta saltzaile bat gerturatu zen
ni erosteko planean;
senarrak hura onar ez zezan
saiatu nintzen lanean,
ta saltzailean ohe beroan
bukatu nun azkenean. (bis)

Irazu:
Zorionean Marruecosera
pozik egin zendun buelta,
xirrika eta buelta polita
bertako ohe beroeta,
pekaturikan ez zendun egin
penitentziik'e ez berta,
zure senartxo gizarajuak
nahikua izan zun eta. (bis)

Agirreazaldegi:
Umetatikan beti izan naiz
neskatxa zintzo xamarra,
mutilik ez det nik muxukatu,
ez det sentitu beharra;
mozkor txiki bat behin hartu nuen,
hura're nahiko kaxkarra;
pekaturik ez egitea da
nere pekatu bakarra. (bis)

Irazu:
Gezurra esaten zertan ai zera?
nolako mala letxea!
pekaturikan haundina baita
ni tontotzako hartzea;
ezagutzen det zer izaten dan
mozkor ondoko trantzea,
ta penitentzi gisara denak
lehenbailehen gogoratzea. (bis)

Mantxi:
Nere hazaña ikasi gabe
ez det lagako apaizik,
lagun-minaren nobia atzo
ipini nuen biluzik;
gero hondartzan egin genuan
esan nahi ez dedan gauzik,
egin izana ez da pekatu
damu ez naizela baizik. (bis)

Irazu:
Hori pekatu ez da izango,
desioa somatzen da;
begiratuta antzematen da:
hau ez da dudako prenda!
Penitentzitik ahal dan azkarren
Mantxi behar zaitut senda,
marea goran egindakoa
jeistean desagertzen da (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra