Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-12-25 Larrabetzu Jaialdia
Gai-jartzailea
Gaztelumendi, Patxi
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialenen etxean mobil bat utzi du Olentzerok, alboan idatzi batekin: "Maite zaitut, deitu eta jakingo duzu nor naizen". Deitu du eta Jonek erantzun dio.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Bihotz erdian bila
nabil egun ta gau,
telefono movilak
eskeini arte, rau!
Joni deitu diot ta
hizketan hor dirau,
ta kobre zaporeko
maitasuna da hau. (bis)

Maia:
Aurrerapenak datoz
jendearen alde
ta ez dago gasturik
munduan debalde.
Deitu didazu eta
orain hemen gaude,
kableak kruzatuta
kablerikan gabe. (bis)

Lujanbio:
Ahots bajuz ari da
kristonak esaten;
odola ta gorputza
daukat irakiten.
Entzuten al dezute
zer esaten diten?
Moviline ta Partyline
tiro bakar baten. (bis)

Maia:
Ez dut hori esan nik,
besteak hor konpon!
Gauza hobeagorik
ezin zan itxaron;
ta badakizu orain
nola modan dagon:
"aupa Maialen, Jon naiz
ta Eguberri on!". (bis)

Lujanbio:
Ez zazu pentsa horrekin
egiterik negar;
"Eguberri on!" entzunda
nago txoratzear.
Ezer probatu gabe
lau urtetan zehar,
eszitatzeko ez det
gehiagorik behar. (bis)

Maia:
Eszitatzea beraz
hain daukazu errez!
Jokatu behar degu
horren gizalegez,
ta egin genezake,
orain adibidez,
maitasuna ohean
telefono bidez. (bis)

Lujanbio:
Holako harreman bati
morborik ezin ken;
biok ari gintezke
ohean sartu-irten,
ta aspertzean kolgatu
kolpetik bat-baten!
Maitale hauek ez dute
problemik ematen. (bis)

Maia:
Zure menpean nago,
eskutan naukazu;
ideatxo bat daukat,
egidazu kasu:
nola hain modernoak
geran ni eta zu,
pilak bukatu arte
maitatu nazazu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra