Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Esku artean duzu sinatu beharreko papera.

Deskribapena

Doinua
Abokatuak deitu berri dit
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jada ezin dut gehiago jasan
erraietako haustura
denei gezurra esatea
da begiko ubeldura.
Polizi etxerantza etortzen
haseran egin dut duda
baina neuk ere egin behar dut
beste askoren modura
"Senarrak askotan jo egiten nau"
esanaz jada heldu da
bestela neronek izango dut
odolezko sinadura. (bis)

Nola izan leike pertsona hola
suntsiarazteko ahalmena?
Ni jo ta gero burua altu
kale guztitan barrena.
"Salatu zazu! Salatu zazu!"
nere barruko ordena
baina ai! nondik ateratzen da
holakoetan kemena?
Gaurkoan behintzat atera dut ta
hau da egin behar dena
norberak bere bihotz barruan
sinatzea da zailena. (bis)

"Jo egiten nau" esate hutsak
sortzen du nahiko espanto
bihotz barruan gelditzen dira
ozpinez bi odol tanto.
Hona etortzea ez zen erraxa
baina ezin utzi biharko
bihar berandu izan daiteke
ta beraz hobe da gaurko.
Sinatu dut ta haren ondoan
gogor idatzi beharko
"Behin pasatu zait baina berriro
ez zait sekula pasako!". (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra