Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre
Bertsoa entzun |
2003-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kalimotxoan zaparrada bat
tokatu zait erdiz erdi
kumunak ere zikinak zeuden
niretzako zikinegi
giroa oso eskasa dago
niretzako eskasegi
guztia ondo begiratzeko
nahiz ta ditudan bi begi
ikusi ez dut ezer ikusten
usaindu igual gehiegi.
Kutxillerian ezin da ibili
hori utzi nahi dut klaro
parte zaharretik beste inundik
ere ezin da igaro
zerrikeria alde guztitan
dagoenetik oparo
beste aldera noa ni, jode!
Horretaz seguru nago
zahar etxeko mus partidetan
giro hobea baitago.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra