Bertsos - View details   To know more about this section

2003-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-08-09 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Lotina, Irati
Bertsolaris / Authors
Agirre, Manex
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu hirurogeita hamar urteko gizona zara, eta urte guztian zehar goizero-goizero egiten duzun bezala, goizeko zortzietan kalera irten zara ogia erostera. Zein da dagoen panorama?

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kalimotxoan zaparrada bat
tokatu zait erdiz erdi
kumunak ere zikinak zeuden
niretzako zikinegi
giroa oso eskasa dago
niretzako eskasegi
guztia ondo begiratzeko
nahiz ta ditudan bi begi
ikusi ez dut ezer ikusten
usaindu igual gehiegi.

Kutxillerian ezin da ibili
hori utzi nahi dut klaro
parte zaharretik beste inundik
ere ezin da igaro
zerrikeria alde guztitan
dagoenetik oparo
beste aldera noa ni, jode!
Horretaz seguru nago
zahar etxeko mus partidetan
giro hobea baitago.