Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kirkirrak eta igeleak [Bertsoa] / Pepe Artola

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Artola, Pepe

Deskribapena

Izenburua
Kirkirrak eta igeleak
Dokumentuan jasotako izenburua
Kirkirrak eta igeleak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nola kirkirrak, ala igelak, kantari
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
2
Zenbakia
27
Orrialdeak
4
Argitalpen / inprimatze data
1894-05-05

Kirkirrak eta igeleak [Bertsoa] / Pepe Artola

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1894-05-05 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nola kirkirrak, ala
igelak, kantari,
ziraleko egiñal
guziyan maiz ari,
kejak joan zitzaiozkan
legoi erregeri,
ain gogor kantatzen ez
uzteko ayeri;
eta onzat arturik
erregeak ura,
eman zioten urte
bateko denbora,
lur ura libratzeko
irteteko andik,
aren mendean ziran
alderdietatik;
bañan nola ibai bat
pasa bear baitzan,
eta au pasatzea
kirkirrentzat gaitz zan,
alaz ere denboraz
zezaten pasatu,
zubi bat egitea
zuten an pensatu;
eta arturik lagun
egiteko lanak,
oso zubi egille
onak armiamak,
utzirik kantak eta
kanta kontuk oso,
zioten denak gogor
lanari eraso.
Igelak ezertara
sayatu etziran,
non beren indarretan
piyatzen baitziran;
esanaz, gu igari
dakigunak gera,
eta noiz nai ur ortan
pasako baikera:
bañan azken eguna
irichi zanean,
eta denak urtara
sartu ziranean,
bukatuba zegola
ordukoz zubiya,
etorririk ur-alde
bat izugarriya,
kirkirrak ziran pasa
zubiyan, eta joan,
eta igelak urak
zituben eraman.
. . . . . . . .
Onek erakustendu
langillea danak;
geldi beren egingo
ditubela lanak;
bañan bada alperra
naiz azkarra izan,
gertatu litekela
igelaren gisan.

Kirkirrak eta igeleak [Bertsoa] / Pepe Artola

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:  1894-05-05 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000542.jpg

xdz5_btx_000542.jpg

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra