Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pepe Artola

Datu pertsonalak

Izena
Artola, Pepe
Izen abizen osoak
Artola Elizetxea, Jose
Jaiotza
1864 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1929 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Ramon Artola idazle bertsozalearen semea. Joakina Urkola Iraola zizurkildarrarekin ezkondu zen 1887an eta bi alaba izan zituzten (Rosario Isabel ta Modesta). Lau urte geroago, 1893an, emaztea hil eta berriz ezkondu zen, oraingoan Gertrudis Gartxotenearekin. Ezkontza honetatik jaio ziren Ramon eta Pepita.

Aita bezela iturgin eta margolari lanbidez, eta idazle, antzerkigile eta aktore zaletasunez. Puyuelo kalean zeukaten tailerra. Musikazalea zen: biolontxeloa eta gitarra jotzen zituen, eta Donostiako Orfeoiko kide zen. 18 urterekin argitaratu zituen bere lehen bertsoak, eta antzerki-lan ugari sortu zituen. Usandizagak musikatutako "Mendi-Mendiyan" lanaren egilea da (1910).

"Bere poema eta bertsoak aldizkari askotan sakabanatuak egon arren, berak ondo bilduta utzi zituen: bi karpeta handitan jaso zituen bere lan guzti-guztiak, eta bakoitzean ondo jarrita non eta noiz argitaratu zen Lehendabizikoaren zati bat Auspoa saileko 4. atalean kaleratu ze, baina beste guztia ukitu gabe dago oraindik." (Egia 2002)


Iturria:
- Zavala, Antonio. "Ustez laguna detan eta beste bertso asko". Auspoa; 4.
https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/9366.pdf ]
- Egia, Gotzon. "Donostiar haien garaia". Irun: Alberdania, 2002

Informazio gehiago:
- Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Pepe_Artola

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Ustez laguna detan; Jose txapillori; Zugatik naiz ilko; Animaliyaren kantak; Deabrukeriyak

Lore jokoetan:
1886, Patxiku Pilart eta Juan Jose Palart;
1887, Erbiinudea eta katua;
1890, Vanitas vanitatum.