Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Gure Pelotariyak : Bizente Elizegi [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga
Gure Pelotariyak : Bizente Elizegi [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1897-01-30
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Errebotian jokatzen zuben
Arrabal Plaza zarrian
Non ibiltzen zan onek jotako
Pelota eragiñian;
Bleka jokuan eskulari zan
Erriko konsejupian,
Kontrariyua askotan zuben
Ibiltzen bere mendian.
Plaza berriya egiñ ondoren
Asi zan gogoz jokatzen,
Eta chisteraz beso biurrez
Atzera gogor botatzen,
Bazirudiyen onek jotako
Pelota zala puskatzen
Baba geroztik onen besoko
Indarrak ez du ukatzen.
Onen chisteran sartzen danian
Pareta jorik pelota,
Alde biziyan oso atzera
Errazkiro oi du bota;
Aurten batian iduki gaitu
Plazan geundenok chaloka,
Non danok giñan eruen gisa
Orruaz egon erorka.
Pelotari au chit umilla da
Eta gañera prestua,
Zenbait bezela plazan jokatzen
Ez da jeniyoz estua;
Josta lekutzat bein artu zuben
Bide luze urezkua,
Eta andikan ekarriya du
Zakuren bat urrezkua.
Danak dakigu onen mamiyak
Pisuz dirala geyegi,
Bada aragi trankaltzar oiyek
Atera zaizka lenegi,
Besteak bezin arin ez dago,
Zankoz dago nagiegi,
Bana da lenen mallan daguen
Pelotari Elizegi.
Gure Pelotariyak : Bizente Elizegi [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Californiako Eskual Herria [Aldizkaria] Argitalpen data:
1897-01-30
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000624.jpg |
xdz5_btx_000624.jpg
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra