Bertsos - View details   To know more about this section

Gure Pelotariyak : Bizente Elizegi [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Uranga, Juan Inazio

Description

Title
Gure Pelotariyak : Bizente Elizegi
Dokumentuan jasotako izenburua
Gure Pelotariyak : Bizente Elizegi
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Errebotian jokatzen zuben Arrabal Plaza zarrian
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Content

Edukiari buruz

People
Elizegi, Bizente

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Copy

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
5
Number
22
Pages
4
Publication / printing date
1897-01-30

Gure Pelotariyak : Bizente Elizegi [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-01-30 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Errebotian jokatzen zuben
Arrabal Plaza zarrian
Non ibiltzen zan onek jotako
Pelota eragiñian;
Bleka jokuan eskulari zan
Erriko konsejupian,
Kontrariyua askotan zuben
Ibiltzen bere mendian.

Plaza berriya egiñ ondoren
Asi zan gogoz jokatzen,
Eta chisteraz beso biurrez
Atzera gogor botatzen,
Bazirudiyen onek jotako
Pelota zala puskatzen
Baba geroztik onen besoko
Indarrak ez du ukatzen.

Onen chisteran sartzen danian
Pareta jorik pelota,
Alde biziyan oso atzera
Errazkiro oi du bota;
Aurten batian iduki gaitu
Plazan geundenok chaloka,
Non danok giñan eruen gisa
Orruaz egon erorka.

Pelotari au chit umilla da
Eta gañera prestua,
Zenbait bezela plazan jokatzen
Ez da jeniyoz estua;
Josta lekutzat bein artu zuben
Bide luze urezkua,
Eta andikan ekarriya du
Zakuren bat urrezkua.

Danak dakigu onen mamiyak
Pisuz dirala geyegi,
Bada aragi trankaltzar oiyek
Atera zaizka lenegi,
Besteak bezin arin ez dago,
Zankoz dago nagiegi,
Bana da lenen mallan daguen
Pelotari Elizegi.

Gure Pelotariyak : Bizente Elizegi [Bertsoa] / Juan Inazio Uranga

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-01-30 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000624.jpg

xdz5_btx_000624.jpg

Document