Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Mendea: XXI Gai-jartzailea: Agirre, Amaia Bertsolaria: Martin, AlaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 8
2016-05-27 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita bost eta hogeita hamabost urte bitartekoek ezaugarri batzuk omen dituzte: ezkonkideen edadeak omen dira, lehenengo zimurrak ateratzen omen dira, alkoholari neurria hartzen ikasten omen da, maskota erosteko joera nabarmentzen da. Ohikoen diren joera horiek ba al dute islarik zuengan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-12 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure atzetik oraintxe itxi da ziegako atea. Datorren asteburu arte ez zenuke berriz zabaltzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Giza gorputzak 30 milioi milioi zelula ditu. 3-a aurretik eta 13 zero atzetik. Inork agindu beharrik gabe, zelula horiek guztiak elkarrekin koordinatuta bizi dira. Ikastetxera joan gabe, funtzio ezberdinetan espezializatzen jakin dute. Lehendakaririk gabe, programarik gabe, dotrinarik gabe, ahalduntze eskolarik gabe, badakite elkarlanean jarduten, taldearen mesedetan. Eta euren izaera indibiduala alde batera utzita, elkarrekin egindako lan horretatik zerbait handia sortzen da: bizitza. Gure gorputzean, ordea, gizartean bezalaxe, badira egoistak diren zelulak ere. Superzelulak dira, euren hazkuntza eta ugaltze indibiduala soilik bilatzen dutenak. Mutur-muturreraino bilatu eta baita aurkitu ere. Azken garaipenera arte bizi dute gorputza, euren burua anikilatzera iritsi arte.
Gorputzean guztioi ari zaizkigu etengabe zelula egoista hauek sortzen. Baina gure 30 milioi milioi zelula enpatikoek hainbat mekanismo dituzte zelula berekoiak desagerrarazteko. Batzuetan, ordea, gure gorputzaren babes-estrategia hauek ez dute behar bezala funtzionatzen, eta zelula alfa horiek gailendu egiten dira, eta neurrigabe ugaltzen eta zabaltzen, eta biderkatzen hasten dira gure gorputzean zehar. Lurralde eta territorio berrien konkistan: horixe da MINBIZIA. Nago gure gorputz barruan naturalki gertatzen den fenomeno honek argi uzten digula bizitza enpatiatik, zaintzatik, eta desberdinen arteko elkarlanetik bakarrik sortu eta mantendu daitekeela; interdependienteak garela ahazten dugun momentutik, konturatu gabe, heriotzarako bidea aukeratu dugula sinetsita gaude. NIESSENen gaude. Hasieran ni ez zen. Gu izatean hasi zen ni ez zen hura izaten. Ni ez zen hemen egongo gu ez bageunde. Ni ezen negoen eta gu baien. Ni izan ezen gu alferrik da. Ni esentziala naiz gu horretan, gu hori nigan den bezala. Ni-essen, Gu-asen! Hitz egingo dugu taldeaz, kolektiboaz, ahizpatasunaz... Ni bat aski da gu bat izorratzeko, eta gu bat bada izorratuta dagoen ni bat goxatzeko gai. Bizitzako zein momentutan sentitu duzue ni eta ni eta ni ez dela gu? Baina gu badela ni askoren batura?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa