Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bertsolaria: Egaña, Andoni Lekua: BergaraBilaketa zehaztu
Emaitzak: 7
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-20 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña, frantses euskalduna edo emazteak aldegin diona izango da; Peñagarikano, txurrerua; eta Euzkitze, emaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kanta ezaiezu Kuwaiteko gerra galdu dutenei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurok Korrikako testigua harturik ibili zarete. Mendizabal, Nafarroan; Egaña, Araban eta Sarasua, Gipuzkoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen Bergaran Jardunek bultzatuta ezagunak dira amodiozko gutunen lehiaketak. Amodiozko gutunak idatzi behar ditugu. Beraz, bertso bana eskatuko dizuet eta horrek gutun bat osatuko du. Hiru gutun desberdin osatu behar ditugu. Batek hasiko du gutuna, besteak segi eta hirugarrenak bukatuko du. 1.- Gure herri honi buruzkoa 2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna 3.- Pertsonei buruzko amodiozko gutuna, baina gure inguruan imagina ditzakezuen pertsona ezinduei buruzkoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Penak kontatzen hastea ez da ona izaten saioan, baina niri gaur, hemen, zuei hiruroi proposatzeko izen bat etorri zait burura: Diego Garzia. Ezagutu zenuten, harreman asko izan zenuten berarekin, korrikalari ospetsu izan zen, korrikan hil zen, baina hori baino gehiago zen Diego Garcia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa