Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lana: Binaka gaia-emanda Bertsolaria: Egaña, Andoni Urtea: 1998Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 8
1998-12-13 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kulturako atala ireki behar dugu orain. Hor ere berri ugari dago, aukeraketa egin behar eta guk bat aukeratu dugu: Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren Apoaren Edertasuna diskoa. Disko horren aurkezpenetan biei hala biei ere, besteak beste, zera entzun diegu: zer ote litzateke mundu hau aporik gabe, itsusirik gabe, minoriarik gabe? Zuei egiten dizuet galdera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-14 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok oporretan joanak zarea; beroa, eguzkia lihor...eta halako batean, hondartzan Jonek bizkarrean krema emoteko eskatu dautzu, Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-05 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aiton-amonak zarete, Sebastian aitona eta Andoni amona. Aitona festetara joan da dotore-dotore, bastoi berria eskuan eta txapel berria buruan; eta ordu txikietan itzuli da etxera, piura ederrean, ez txapelik eta ez bastoirik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-03-19 Areatza (B) Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Andoni, Areatzako bandako tronboi-jolea zara. Egunean pare bat orduko entsaioa egiten duzu etxean. Zu, Jon, Andoniren emaztea zara. Gaur, Andoni, entsaiatzeko tronboiaren bila hasi zara eta ez duzu inondik inora aurkitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-31 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegazkin batean zoazte eta komandanteak lurra jotzera zoaztela iragarri du, baina bitarte horretan isildu gabe bertsotan segitzeko eskatu dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela hilabete eskas Zarautzen gizon bat hil zuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue orain dela denbora gutxi arte, Kubako repentista batzuk ibili direla Euskal Herriko bertsolariekin batera. Hemen daukagu Tomasita Quiala, Maialen, Kubako repentista; berriz Kubara itzuli da eta Euskal Herriko ibileren berri eman behar dio Fidel Castrori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa