Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Elustondo, Nerea" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3334
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urkiolako harriari buelta pila ematen ari den pertsona bakarra zarete. Zuek erabaki nola izena duen, zergatik dagoen han, nola hasi den eta nola bukatuko duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen alabarekin ezkonduta dago Amets. Hamabost urte daramatza emazteak koman. Ametsek bizitzen laguntzen dioten bideak eten nahi ditu. Sebastianek eutsi egin nahi dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-16 Altsasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken hamabostaldi honetan, gauza harrigarriak entzun ditugu; EAEko hauteskundeez ari naiz, zenbat promesa eta zenbat hitz harrigarri. Nola bizi izan duzue hori guztia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, arropa eta janzkeran aldatzen ari da, eta orain depilatzea erabaki du. Barrura sartu, eta depilatzailea bere lehengo neska dela ohartu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-28 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur bertan jakin dugu 2006ko azaroan PNVk, PSOEk eta Batasunak hamaika bilera egin zituztela Loiolako santutegian, oinarrizko akordio politikoa adostu nahian. Batzuek diote oso gertu egon zela akordioa, beste batzuek ezetz; eta zuek zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-14 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur, zuek biok, koadrilan irten zarete parrandara. Goizeko hirurak dira, lagun guztiak joan egin dira, eta zuek biok geratu zarete. Zu, Maialen, nazkatuta zaude Ametsekin. Ez dizu batere kasurik egiten. Jendea du beti aldamenean, eta zu bazter batera uzten zaitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok orain dela urte asko Ameriketara joan zineten. Urte asko daramatzazue etorri gabe baina egunotan egunkarian Euskal Herrian pasatako zenbait gertakari txikiren berri jakin duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tolosaldean bolo-bolo dabilen gaia da Aralarren egin nahi diren mendiko bideena. Zuek ikusi nondik kantatu. Adibidez, Zaldibian bi pankarta azaldu dira: “Herriak herri, mendiak mendi, Aralarren pistarik ez” dio batak, eta besteak “Gazte, zaldibitar, ganaduzale, mendizale, gu ere bideen alde” (bi pankartak azaltzen dira pantailako irudian). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-28 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizeo berriaren alde sagarrondoen kanpaina bat bada eta zuek sagarrondoak landatzera joan zareten gurasoak zarete. Sustrai aitzurrarekin eta botak jantzita etorri da, Sarriegi hiriko jantziekin eta argazki kamerarekin, Mendiluze nola landatu behar diren azaltzen duen liburu sorta batekin eta Ametsek taloak eta xingarra erretzeko plantxa ekarri du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-04 Ituren Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-04 Ituren Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean puntutan Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-25 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebaxtianek urte asko daramatza herriz herri, plazaz plaza, eta ibilbide horri begira biografia bat argitaratzea erabaki du, bere biografia. Ametsi eman zion idazteko enkargua, eta gaur da azken zuzenketak egiteko eguna, inprimategira bidali aurretik. Ez dakit ados egongo diren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-05 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Amets Larrun eta Eneritz Atxuria.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hil honetan ere estu eta larri ibiliko zara hil bukaerara iristeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteetan haserre egon zarete. Aitonduta, goizero-goizero, parke berean, metro gutxitara dauden banku banatan egoten zarete zuen bilobak zaintzen. Gaur, bi txikiak eskutik helduta datoz, lagunak direla esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-06 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Krisialdia dago askoren ahotan, baserritarren ahotan, langileen ahotan, etxekoandreen ahotan, bulegarien ahotan... Hipotekak gora, prezioak gora. Zuek biok Gobernuak bidalitako bi propagandista zarete. Eta zuen egitekoa izango da hemen aurrean daukazuen jendea lasaitzea krisi berba aipatu barik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jendeak erraten du San Ferminetan anitz ligatzen dela, baina zuk, Amets, ez duzu zorterik izan. San Ferminak bukatu, eta desesperatuta egunkarian agertzen diren Relax iragarki horietako batera deitu duzu. Hara non Julen zure lagunak hartu duen telefonoa! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
