Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lekue, Etxahun" Lekua: DonostiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3867
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirreren gazte garaitik hona denbora pixka bat pasa da, eta gauzak ez ezik ohiturak ere aldatu egin dira. Nik zera jakin nahi nuke: Joxe Agirreren garaitik hona zer gauza aldatu dira? Nik adibide bat jarriko dizuet. (Bakoitzari txapel bana jazten die, baina modu ezberdinetara. Joxe Agirreri baserritarrek jazten duten modura, eta Jokin Urangari atzekoz aurrera). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-13 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarri kantatu izan zaio ispiluari, baina ispilua beti mutu. Bada garaia zer edo zer esan dezan. Hi haiz ispilua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon aita da, eta aurrekoan bere alaba bainatzen edo garbitzen ari zela, irratian gizonek beren alabei egindako basakeriez mintzo ziren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunotan, egunkarietarako azala ilegalizazioaren kontuak hartzen du. Hemen egonda lasai al gaude? Alegia, bertsolariok eta oholtza gainean gaudenok beldurtzeko motiborik ba al dugu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit ikusi dituzuen, baina han daude Txillidaren eskultura eta Oteizarena, ia-ia obrak bukatuak, Donostiako badiaren bi ertzetan elkarri begira. Elkarri zer-nolako mezuak pasatzen dizkioten jakin nahi genuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok minbiziak jota zaudete. Ameriketan zuen gaitzak sendabiderik izan lezakeela jakin duzue. Zu, Sebastian, hogei milioiko kreditua eskatu eta joatekotan zara; Unaik ez du joateko asmorik Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Irazu, ama, pozik izan zara orain arte Egaña, alaba, garaiz etxeratzen zelako. Gaur, egunsentian etxeratu da eta alaba da oso pozik datorrena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Jon, aita, gogor hartu duzu gaur Mikel semea; zure haserrealdiaren ondoren, semeak pasiloan pintada haundi bat egin du protesta gisa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Rock talde bateko kidea zaitugu zu, Aritz. Urte batzuk badira entsaioetarako lokala eskatu zenutela, eta erantzunik jaso ez duzuenez, talde osoa, zuen tresna guztiekin udaletxeko batzar aretora sartu zarete; Maialen dugu alkatea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen aspaldiko ametsa beteaz Kuban zaudeten bi lagun zarete. Zuk, Unai, herri honekin liluratuta, bertan gelditzea erabaki duzu; Sebastian, berriz, etxera itzultzeko irrikitan dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Ekitaldi eta ospakizun jendetsuetan lapurretan aritzen zaren karterista zara. Besteak beste, Sevillako Expo 92an ere ahaleginak egin zenituen. Orain jakin duzu hogeita hamabost mila milioiko zuloa agertu dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Ekitaldi eta ospakizun jendetsuetan lapurretan aritzen zaren karterista zara. Besteak beste, Sevillako Expo 92an ere ahaleginak egin zenituen. Orain êakin duzu hogeita hamabost mila milioiko zuloa agertu dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa