Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lizaso, Joxe" Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10397
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek eta Jexux Marik marka bat dute: telebista saio bat bertan behera uztea. 1994an, Debaldeko festa programara joan ziren Igor Elortzarekin eta Unai Iturriagarekin batera. Nonbait kritika gordin samarrak egin zituzten, orduko Zuzendaritzak saioa eten eta kendu egin baitzuen. Orain aldaketa etorri da, ordea, eta berriro jarri dute Debaldeko festa saioa, eta berriro ere gonbidatu zaituztete. Zuk, Jexux Mari, aurreko aldian bezala, libre jardutea erabaki duzu; nahi duzuna esango duzu. Maialenek, ordea, bere bertsoak telebistako agintariek entzun nahiko luketenera moldatuko ditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guk bakarren baten ametsa bete nahiko genuke gaur. Badakigu Amaiaren ametsa dela Joxeren magalean bertsotan egitea. Joxe, jar zaitez aulki horretan eserita, eta egin ezazue saiotxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaiak jartzen ari ginela zalantza izan genuen zuek biok ba ote dakizuen saio bat serio egiten. Saio serio bat egiten saiatu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Uxue, bizilagun berria duzu: Aitzol. Aitzol, gaur goizean laugarren aldia da Uxue azukre eske datorkizula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda hitza
Jarritako gaia:
Badaude gauza edo egoera batzuk normalean onak, positiboak, izaten direnak, baina batzuetan alde negatiboak ere izan ditzakete. Nik hiru emango dizkizuet, eta zuk, Asier, alde onak azpimarratu behako dituzu, eta zuk, Oihane, alde txarrak:
- Lehen hitza dirua da.
- Bigarren hitza: bikotea.
- Hirugarren hitza: mozkorra
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-02 Forua Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez da lehen aldia Foruan jaialdi hau egiten dena, baina bai lehen aldietako bat, eta denok izan ditugu lehen aldiak, gauza askotakoak. Oroitzen duzuen lehen aldi hori kantatu behar duzue lehen bertsoan, eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue ahaztu nahiko zenuketen lehen aldi hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizakion arteko harreman eta maitasun kontuetan mila teoria, ikuspegi eta praktika daude, noski. Dena den, asko kostatzen omen zaigu, zu eta ni izateari utzi eta gu izatera pasatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohartuko zineten gaur Andoni Egañaren lekuan Irazu etorri dela. Mikro batetik kantatu behar duzu Andoniren ordez etortzearen poza, eta bestetik Andoniren ordez etortzearen pena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Serio jardutea nahi dut, ahal baldin baduzue behintzat. Irudikatu behar duzue gaur dela azken aldia elkarrekin kantatuko duzuena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer da maiatzaren 13an Valentziara joan zen Peñaz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorpen bat egingo dizut: garai batean botatzen zenituen bertso luze potente haiek gustura entzuten nituen. Zure bizitzaren berri jakiteko hiru galdera egingo dizkizut.Lehenengoa: zer da 1991ko Peñaz? Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Peña hartaz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer da neska gazteekin feelinga sortzen zuen Peña soltero hartaz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsoa jendearengana hurbiltzeko Zaharrak berri tour izeneko emanaldia eskaintzen ibili zineten hainbat lekutan, Silveirarekin batera. Emanaldia bukaerara heldu da, eta garaipen txiki hori ospatzeko eta parranda bat egiteko batu zarete. Silveira ez da agertu, baina planarekin aurrera jarraitu duzue; hasi zarete afaltzen, trago batzuk hartzen, eztarria berotzen...A! eta Silveira ez da agertu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaiak letra arloko ikasketak egin zituen eta Aitorrek zientzietakoak. Ikuspuntu horretatik, nola ikusten duzue politika? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita hamabost urte eman dituzue zoriontsu ezkonduta Goitioltzako baserri batean. Gaur, banantzea adostu duzue, baina paperak egiterakoan banantzeko dirurik ez daukazuela ikusi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Generazio bateko kide, partaide, buru eta eredu izan da askorentzat, garai bateko patillak... Hainbeste urtetan, zure panorama zerbaitetan aldatuko zen bertsolaritzan. Zertan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier, garai berriak datoz bertsolaritzan. Bertsolarien janzkera aldatu nahi dute, besteak beste. Zu eta Fredi Paia bezalako bertsolariak jaka amerikarra jantzita irteten zineten oholtzara. Hori dela eta, bertsolarien diseinatzaile izendatu zaitu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabier Legarreta "Arano"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok talde bereko txirrindulariak zarete, Igor Amstrong eta Xabier Contador. Bi oilar oilategi berean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Uztailaren 14a da, Sanferminetako azken eguna. Etxetik atera zarenean, zure buruari "Gaurkoan bai!" erran diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Nafar bertsolarien / kabi da Lesaka Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
