Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "Minidisc" Pertsona: Sarriegi, AitorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1400
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Seme bana galdu zenuten 80ko hamarkadan hiesaren ondorioz. Zuk, Aitor, beti isilean eraman nahi izan duzu kontua. Aitorrek, berriz, hitz egiteko beharra sentitu du beti. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Herriko festetan, goizeko zortzietan, diana jotzen ari zarete kalez kale. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alabarekin batera, bikotekidea bisitatzera zoaz autoan. Alabak berriz galdetu dizu: asko falta da iristeko? Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-11-06 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, seiok, dexente ibiltzen zarete elkarrekin eta elkar ezagutu ere egingo duzue, noski. Kontatu batak bestearen sekretuak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jose Luis Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jose Luis, neska zaitugu eta mutil honekin oheratu zera gaur, eta zuk, Aitor, mutila, zurrungaka pasatu duzu gau osoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-29 Olaberria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Enteratu naiz biak baserrian bizi dirala, baina oso aspertuta kalera doaz. Zergatik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteetan egin duzu lana adineko pertsonak zaintzen. Geroz eta hurbilago ikusten duzu zeuk zaintza beharko duzun unea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-02 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten Legazpiko Haztegi ikastolak 50 urte betetzen ditu. Sarriegi, lehenengo belaunaldiko ikaslea izan zinen eta gaur daramazu lehenengo aldiz zure semea, Unai, ikastola berera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-02 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Aimar Karrika, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bosnaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bertso bana eguzkiari
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Aitor Sarriegi, atzeko bost lagunak bost mendi desberdinetan, bost testuinguru desberdinetan aurkitu dituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-07 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit nik gero eta droga gehiago kontsumitzen den, garai batean zenbat kontsumitzen zen, eta orain… Batzuek diote drogak normalizatu behar direla, beste batzuek oso arriskutsuak direla… Ariko al zarete drogei buruz hizketan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Lagunak zarete. Biek duzue kontzientzia handia Saharako errefuxiatu kanpamenduan gertatzen denaz. Eta biak saiatzen zarete ahal den neurrian laguntzen. Aitor, urtero ekartzen du zure familiak Saharako haur bat uda pasatzera. Horretaz gain, elkartasun ekintzetan ere parte hartzen duzu eta aktiboki antolatzen dituzu elikagai bilketak zure herrian. Andoni, zure familiak ere urtero hartzen du Saharako haur bat etxean, eta Hurria-Sahara elkarteko kidea zara. Baina elikagai bilketetan parte hartzeari uko egiten diozu, apurrak ematea dela sentitzen duzu, pobreak pobreagoari laguntzen jartzea.
Sahararen aldeko bertso saioaren amaieran topo egin duzue eta eztabaidan hasi zarete.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso munduan dirua falta da; hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea: bonberoak bezala kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez, denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorrek aspaldi hasi zuen harremana Unai mutiko txikiaren amarekin. Beti ongietorri bera egiten dio: aurpegi txarrik ez, baina irribarre txikienik ere ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Matematikarion lana, behin adostasunak definituta, gertaeren propietateen bidez egiak demostratzea edo ukatzea da. Estrategia ezberdinak daude horretarako; hau da, egia edo gezurra den jakiteko: bat, gezurra dela frogatzea eta bi, egia dela frogatzeko absurdura eramatea. Lehenengoan, (Igorrek demostratu beharko du) adibide bat nahikoa da araua bertan behera botatzeko. Eszepzioak araua baieztatzen duela dioen esaeraren kontrakoa egin, alegia. Eta bigarrenean, absurdura eramatea. Estrategia da esaldi horren kontrakoa egia dela suposatu, eta beraz esaldi hori gezurra da. Eta Aitorrek horrela demostratu beharko ditu esaldiak.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Basozainak zarete. Zuek zaintzen dituzuen lur eremuetan, suteak izan dira berriro aurten. Nahita piztu zituztela jakin duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizilagunak zarete. Maialen, Aitor egunero etortzen da zure etxera zerbaiten eskean. Orain ere badator, dokumentu bat inprimatu behar duela eta tinta bukatu zaiola esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aimar Karrika, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aimar eta Aitor, hirurogeita hamabosna urte dituzue eta aspaldiko lagunak zarete. Urtero-urtero elkarrekin joan izan zarete oporretan. Aimar, Aitorrek esan dizu oraingoan ez dela joango. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
