Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "U-matic" Urtea: 2000Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1209
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Agirre, baserrian lanean jo eta fuego ari zarela, zeure alaba etorri zaizu esanez hau, Sorozabal, duela mutil-laguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bilboko Arenalean bizi zaren atzerritarra zara. Joan den barikuan, jakingo duzue, Arenalean bertan Bai Euskal Herriari ekimenak ekitaldi berezia egin ebala saioaren ostean, eta zeu bentanatik begira-begira geratu zinen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, puntue barik bertso bat kantako dotsut, zure adiskide batek idatzie, Jexus Mari Irazuk; honelaxe dino: Bertsolari ta korrikalari euskalgintzaren zutabe Patzikurentzat funtzionario askorentzat sormen labe Etxenikeren aurrean berriz zientzia gizon goi ta behe ordu txikitan Glent Grand doblea belodromoan aldare zenbat aurpegi eduki leizken kara askorikan gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txominek mendiko erromeriak ezagutu zituen ondo; garai hartan ondo ibilitakoa da. Anjel Marik, berriz, beheko erromeriak, dantzaleku eta pub eta horrelakoak ezagutu ditu. Zeinek egin ote du neskatan gehiago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Urtebete pasa duzu belaontzi batean itsasoan zehar. Gaur kaira iritsi eta supermerkatu handi batera joatea erabaki duzu. Erabateko lasaitasuna, itsasoa eta txalupa izan dituzu azken urtean lagun. Orain jendetzarekin eta estresarekin egin duzu topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-09 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Basterretxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur emon dozu lehenengo mosua ezpainetan. Zer sentitu dozu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-27 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Posible al da bakea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk hiru eskutitz, hiru letra, hiru bertsu idatzi behar dituzu hiru lekutara. 1.- Urruñako auzapezari 2.- Lekeitioko maiteñoari 3.- Garazin duzun bertze maiteari Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jende asko daukagu aurrean, iritzi desberdineko jendea, kamarak ditugu aurrean eta kamara horren atzean jende gehiago iritzi desberdinekin. Bertso Eguna da, egun handia bertsoarentzat; beharbada, ez da egun aproposa presoez hitz egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakarrizketa bik elkarrizketa bat osa al dezakete? Andoni, hi, naufrago bat haiz itsasoaren erdian ohol baten gainean. Badator itsasontzia Amurizak gidaturik. Ikusi hau, eta aurrera egin beharrean gelditu egin da. Biok zaudete elkarri begira, baina elkarrengandik urrun, eta gogoetan hasi zarete, baina ez diozue elkarri entzuten. Naufragoa hasi, neurri eta doinu egokian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-08 Usansolo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehenbiziko zatiari amaiera emateko gauza xelebre bat, baina ia egunero telebistan azaltzen dana, eta hori be euskalduna dugu - beno ez dakit euskaraz dakien, baina euskalduna dela bai -, Txumari Alfaro, nafar naturista. Hau naturista dok, medikue, eta hik, beste askok bezala, kaspa arazue daukek, kaspie jausten jak hiri be; eta enterau haz horrek daukela formularen bat: egunero heure txixe edatea; hori dok itxura danez formularik onena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-08 Usansolo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Milionarixo egina Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-08 Usansolo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Benetan zara artista, Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-08 Usansolo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Mutilzahar ala ezkongai? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-05 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabierri, bere alaba ttikiak, asmo haundi bat azaldu dio. Honela galdetu dio alabak bizkaieraz: "Aita, bertsolari izan gura dot". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Izeta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka eskertzea Jarritako gaia: Familiaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Tabakoa uztea bezain gauza errazik ez da munduan: nire lagun batek ehun aldiz utzi du. Hik serio hartu duk erretzeari uztearena. Azken zigarretari begira hago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: inguru / mukuru / Ziburu / aiduru / seguru / dugu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
