Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "U-matic" Urtea: 2025Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1064
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizitza osoa emon duzu itsasoan beharrean. Gaur zure alabak esan dizu berak ere ogibide hori izan gura duela.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Adinean aurrera zoaz eta gero eta gehiago kostatzen zaizu zure gorputzaren aldaketak onartzea
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Familia aberats batean jaio eta hezi zara. Gaur herentziari uko egitea erabaki dozu.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 20 urtegaz atxilotu zinduezan. Bost egun igaro zenituen komisaldegian eta torturak salatu zenituen atera zinenean. Oraindik be igartzen doduz fisikoki eta psikologikoki utzitako ondorioak.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Begietara begiratu eta holan esan deutzu: Onena zara.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jone auzokidea eta Gorka dendaria. Zure auzoa modako auzoa izatera pasa da. Gero eta gutxiago zarie betiko dendak eta auzokideak. Gaur Gorkak esan dio Joneri alokairuaren prezioa asko igo diotela denbora gutxian.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizkaiko txapelketako gai jartzaile taldeko kideak zarete. Xabat denbora asko pasatzen duzu gaiak bileratara prestatuta eramateko. Aitorrek esaten dizu ez dutela konbentzitzen eta findu egin beharko lituzkeela.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak zarie. Aurten, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, oholtza gaineko elkarren arteko konfiantza, zaintza eta segurtasuna bultzatzeko, mintegi bat antolatu dau finalistakaz. Dinamizatzaileak binaka jartzeko eskatu deutsue, konfiantza lantzeko ariketa bat egiteko. Zuei, batera tokatu jatzue. Aitor, dinamizatzaileak azaldu deutsue zuk zure burua atzera bota behar dozula eta Onintzak eutsiko deutsula. Aitor, atzera bota eta lurrean amaitu dozu.
2025-06-11 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Irune ligatzeko aplikazioan zabiltzala, hiru pertsonek arreta deitu eta like eman diezu. Zer du bakoitzak? Zer diote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-13 Lemoiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-15 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Amagoia Mujika kazetariak argitaratu zuen artikulu bat “Ondo haserretzearen artea” izenekoa. Oso erraza dela haserretzea zioen, baina oso zaila neurrian asmatzea, pertsona egokiarekin, helburu zuzenarekin… Hemen lau egoera haserretzeko modukoak eta ea neurria topatzen diozuen.
1.- Bartzelonako konferentzian Ayusok alde egin zuen Pradales euskaraz hasi zenean.
2.- Argia joan da gaur eta badirudi aberia orokorra dela eta luzaro iraungo omen du. Zuen egunerokoa asko oztopatzen du honek.
3 .- Ereñozura etorri kantatzera eta obrak direla eta ezin aparkatuz zabiltzate.
4 .- Ez zaizue batere gustatzen jarritako gaia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aner Peritz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa, higiezin-agentzia bateko langilea zara. Urteak daramatzazu horretan eta jende askori lagundu diozu pisuak, etxebizitzak, bereganatzen. Azkenaldian, konturatu zara gazteei pisuak erakutsi bai, baino salneurria aipatu eta izutu egiten direla. Gaur ilusioz beterik Aner gaztea etorri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Agin Laburu, Ekhiñe Zapiain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: San Juanak dira, goizeko 6ak. Ekhiñe eta Miren bertsotan ari dira jo eta su Aginen balkoi azpian. Agin oso haserre atera da balkoira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Zer moduz bizi zera / Larraulgo partean?
Puntua: Asteasun ez danik / zer dago Larraulen?
Puntua: Semeak koxkortu ta / aitatxo gaztea.
Puntua: Ta nola zaintzen dezu / ile jantzi hori?
Puntua: Azkenengo parranda / noiz egin zenduan?
Puntua: Azkena hau da eta / nahi dezuna bota
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Puntutan gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Uztailaren 7a, San Fermin izateaz gain Kondorraren Nazioarteko Eguna ere bada. Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak, hil ondotik zer gertatzen denari buruz adibidez, anitzek hil ondotik animali batean berraragiztatuko garela uste dute. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Unai Mendiburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Grabitate indarrik gabeko lekua simulatuko dugu. (Sabaitik zintzilik jarri dituzte bertsolariak) Espainiaren izenean espaziora joandako bi astronauta euskaldun zarete. Tarte horretan Euskal Herriak independentzia lortu du, eta orain, Espainiakoak ez dira itzuleraren kargu egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-11 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Patxi Iriart
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskarari trufarik ez pegatinak zabaldu ditu Euskal Konfederazioak Baionako bestetan. Larria da Euskararen Erakunde Publikoan (EEP) sortu den egoera eta larria da euskarak Ipar Euskal Herrian bizi duen egoera. Zer inspiratzen dizue gertatzen ari denak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
