Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Jasotzailea: "Jauregi, Luis "Jautarkol"" Pertsona: Peñagarikano, Anjel MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2602
2008-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Anjel Marik Bertsozale Elkartearen azken buletinean zutabe bat idatzi zuen bertsotan ibili den urteotan gertatu zaizkion bitxikeriez eta anekdotez. Santiago plazaren bueltan ere entzun ditugu hainbat kontu. Zer esaten dizute herri txikietan Bilbora bertsotara etortzeaz eta abarrez? Kontatu anekdota batzuk. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atletak zarete. Urte osoan elkarrekin entrenatu zarete; orain Olinpiadak datoz eta kamiseta desberdinekin hartuko duzue parte: batak Frantziakoarekin eta besteak Espainiakoarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit jakingo duzuen, baina Peña kafe makinak jartzen ibiltzen da lantoki eta toki publikoetan. Lizaso medikua da, entzule asko dituen irratsaio batean hitz egiten duena. Gaur esan du kafea, bereziki makinakoa, txarra dela osasunerako. Peña autoan doa lantegi batera, kafe makina konpontzera. Autoa geratu eta irratira deitu du haserre. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iban Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Emozio fuerteak modan daude gaur egun, eta, zu, Anjel Mari, emozio fuerte zalea zara. Urteetan aurrera zoaz, eta bizitzaren monotonia hauste aldera erabaki duzu Euskal Herriko zubirik altuenetik salto egitea, puenting egitea, alegia. Badaezpada, ordea, zure mediku Iban eraman duzu. Zubi gainean zaudete biok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer da maiatzaren 13an Valentziara joan zen Peñaz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain, atsedenaldira joan aurretik, publizitateari egin behar diogu tartea. ETBk azken urteetan zentsuratutako publizitate edo iragarkiak ikusi behar ditugu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-29 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola bizi duzue zuek futbola? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Serio jardutea nahi dut, ahal baldin baduzue behintzat. Irudikatu behar duzue gaur dela azken aldia elkarrekin kantatuko duzuena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hainbat saio egin dituzue elkarrekin eta elkar ederki asko ezagutzen duzue. Gaur egun modan jarrita dago desafioena; ikusi besterik ez da Pressing catch eta halakoek nolako arrakasta duten gure gazteen artean. Bertsoetara ere etorri da hori. Elkarri kristorenak eta bi esateko prest zaudete. Lagunok, odola nahi dugu! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Juaristi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, zu, ikaslea zara, eta Juan Mari irakaslea, eskola berean. Zuen artean konfiantza handia izan da, handiegia askotan. Dakigunez, egoera hau ez da zuen eskolan bakarrik gertatzen, eta Gobernuak erabaki du irailetik aurrera errespetuz tratatu beharko duela irakaslea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xirinacs-ek oharra utzi zuen bere buruaz beste egin zuenean: "Herri menperatu bat ez da inoiz askatuko, bere seme-alabak beregatik bizia emateko prest ez badaude". Zelan ikusten duzu Euskal Herria, Peña? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ba al duk San Clementerengan batere federik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor Mitch hurakana izanen da eta Anjel Mari, berriz, bizirik baina miseria gorrienean, guztiz gabetua, gelditu den erdialdeko Amerikako biztanlea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakingo duzue bailara honen ostean dagoen Elgea mendi-lerro horretan parke Eolikoa egitekoak direla. Urte askotan mendi hauetan ibili den mendizale bat da Maialen, eta ikusirik laster obrak egiten hasteko arriskua dagoela, inguru horri azken agurra egitera atera da errotek itsusitu baino lehen. Mugarriluzeko mugarrira iritsi eta berriketan hasi da Peñarekin; zahatoa eman dio, mokadu bat elkarrekin egiten ari direla, jakin du Peña obra hori hasiko duen injinerua dela. Bion arteko elkarrizketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-21 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogei urtean elkar ikusi ez duten aita-semeak zarete. Istripu bat dela medio, ospitale bateko gela berean egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bata ezkongai, bestea mutilzahar. Zer alde dago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-02-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aritz, duela urte mordoxka Peña ezagutu zuen neska bat zara. Peñak saio bat egin, ondoren biok liatu eta hala bukatu zen kontu hori. Gaur, baina, hara non agertzen den Aritz zortzi urte inguruko ume batekin, Peñaren semea dela eta hari diru eske umea hezitzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Finalean, Belodromoan, sariak banatzean txistuak izan ziren jende askorentzat, besteak beste, txapelketa diruz laguntzen zuen Kutxa Fundaziokoentzat. Peña dugu Belodromoan dagoen Kutxako ordezkaria; Unai Bertzozale Elkarteko ordezkaria eta Irazu txistu jotzen ari diren horietako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kalean airosa, etxean kuriosa eta ohean kariñosa den andregaiaren bila al zabiltza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar dira hirurogeita hemezortzi urte Muxarro bertsolaria hil zela. Xenpelarren ondoan egin zen famatu, izan ere biek Errenteriako oihal lantegian egiten zuten lan. Nonbait erretzea debekatua zegoen, eta Muxarro izkutuan pipari tiraka ari zela, Xenpelar etorri zitzaion enkargatu paperean kargu hartzera. Ordukoak dira "Aizak hi mutil mainontzi" bertso ezagunak. Denbora asko igaro da, baina hemen ditugu Xenpelar Peñagarikano eta Muxarro Lizaso. Hortxe harrapatu dute Muxarro berriro ere zigarroa erretzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
