Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Astigarraga" Pertsona: Agirre, AmaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1409
2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan Ezker Batua alderdi politikoak honako hau salatu du PSOEri eta PPri begira: "Egun bakar batean genero indarkeriak lau hildako utzi ditu, ETAk 2003. urteko ekainetik hona eragindako biktima kopuru berbera. Eta zuek, PSOE eta PP, beti ETAri begira soilik zaudete". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete, Amaia ama eta Maialen alaba. Alabari labadora hondatu zitzaion eta amak, borondate on guztiarekin, arropak berak garbituko zizkiola esan zion, eta ekartzeko lasai. Harrezkero hiru aste pasatu dira, eta oraindik alabak amaren etxera bueltaka jarraitzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Izagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iñigo, herriko putetxera haragia eramaten duen harakina zara. Zure emazte Ainhoaren belarrietara iritsi da noizean behin putetxetik ateratzen ikusten zaituztela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-16 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen dauzkagu Bilboko neska gazte bi, egunero-egunero txosnetan ibiltzen direnak. Hau, ordea, Bilbora urtean behin etortzen da, El Fandi toreroa. Urtero-urtero etortzen da, Ercilla hotelean egoten da, eta zezenketa egin ondoren, hara erretiratu izan da. Baina aurten erabaki du txosnetan zer giro dagoen ikustea. Han elkartu da txosna batean, oraindik ere toreroz jantzita, Amaia eta Iratxerekin. Biengana hurbildu eta esan die "¡Que guapá que etaid quilla!". Amaiak toreroa dela uste du; Iratxek, aldiz, despedida de soltero horietako batean dabilela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-25 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxean zaude afari eder baten aurrean, telebista piztuta. Telebistan modeloen desfile bat botatzen ari dira. Zure gogoeta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan pentsatzen dugu besteek guregatik esaten dutenari ez zaiola kaso egin behar eta guk gure bidean segi behar dugula. Baina aspaldi honetan zuek biok oso harrituta eta kezkatuta zabiltzate zuengatik egiten diren komentarioak direla eta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri honetakoak diren Xabier Telleriak eta Kike Amunarrizek atera berri dute liburu bat, izena Txorakikeriak daukana, eta zuk, Peña, gutxiago ez zarela pentsatu eta Peñakeriak liburua idazteari ekin diozu. Kontazkiguzu horko istorioren batzuk-edo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartutxo bakar bat geratzen zaion eskupeta eskuan duen ehiztariaren aurrean zaudete biok. Zu, Jexux Mari, azeria zara eta, zu, Amaia, basurdea. Ehiztaria dudan dago tiroa nori bota eta zuek dudan zaudete nor salbatuko den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zenbat kilo dituzu / zuk lagun Lizaso? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zenbat parranda egiten / dituzu urtian? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zuk zer egiten dezu / oholtzatik kanpora? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Azkena da-ta esan / zazu nahi duzuna Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Ta urtean zenbat bertso / botatzen dituzu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guadalajara espetxeko preso arrunta zaitugu zu, Amaia. Zu, Aitor, espetxeratu berri den Barrionuevo. Patioan jokatzen diren futbol partidu horietako batean Barrionuevo atezain jarri da eta Amaiak aurpegian bete-betean eman dio baloiarekin. Betaurrekoak hautsita eta begia more-more duela bukatu du partidua Barrionuevok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Donostiako denda batera heldu zara eta atean txartel bat ikusi duzu, adierazten duena kanpoko zenbait hizkuntza ezagutzen dituztela. Txartelean hau jartzen du: "On parle français; english spoken; se habla español". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amaia, eskotea zara; eta zu, Nahikari, gorbata. Zein da gizarte honetan estimazio gehien duena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso-saiorik gehienetan zuek azaltzen zarete. Bati baino gehiagori entzun diot galdera hau: Ezinbestekoak al zarete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-31 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegazkin batean zoazte eta komandanteak lurra jotzera zoaztela iragarri du, baina bitarte horretan isildu gabe bertsotan segitzeko eskatu dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Peña, istripua izan eta ospitaleko ohean zaude, gorputz osoa eskaiolatuta. bisitan nor etorriko-eta zure neskalaguna, Amaia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa