Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Azpeitia" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3611
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok drogazaleak zarete. Zuen egoera tamalgarriaz kontzientziatuta, desintoxikazio zentro batera jo duzue sendatzeko asmoz. Gaur gauean, zentroa kokatuta dagoen auzoko biztanleak kalera irten dira zentroa itxi dezaten eskatzera. Kanpoko oihu eta zaratak entzuten dira zuen logelatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-25 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianek txapelketa batean bertso baten bukaeran hala esaten zuen: "Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira". Jonek, Sebastianen puntua erabiliz bertso berriak egin zituen. Orain zuek izango zarete Xabier Agote eta Urko Mendiburu, orain gutxi Atlantikoa arraunean igaro duten bi aurraunlari horiek. Zuen ikuspuntua eta haiena diferentea izango da itsasoari buruz. Urko eta Xabierren ikuspuntua zein litzateke? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-12 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok guraso palestinarrak zarete. Zuk, Andoni, aitak, uste duzu zuen hamabi urteko semea borroka armaturako prest dagoela. Sebastian ama ez dago hain ziur. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu egunero joaten zara zure sei urteko iloba eskolara eramatera. Gaur, zure ilobaren lagunei begira, halako desio lizunak sentitu dituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hiru bat hilabete edo horrela zen, Pello Zabalak esan zuen sekulako uda izango genuela. Orduan Maialenek, Orioko jatetxe bateko nagusiak, sekulako obrak eta inbertsioak egin ditu, turista asko espero zuelako. Eta uda gero eta txarragoa, jende gutxi hemen, eta gaur, jatetxe horretara hara non datorkion Pello Zabala bera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zerate. Joxe aita, Amets semea. Herriko jaietan bi edo hiru egunetik behin etortzen omen da semea etxera, baina beti diru eske. Zer dio aitak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe da baserriko nagusia, eta Xebastian da baserriko etxekoandrea. Gaur egun, inork ez du morroi izan nahi baserrietan, eta horrexegatik etorri dira hainbat eta hainbat Ekuador aldetik. Joxe Agirrek ez du nahi ekuatorianorik etxean; etxekoandreak, aldiz, nahi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuei bioi hiru egoera desberdin jarriko dizkizuet, baina biok elkar hain ondo ezagutzen duzuenez, Andonik Sebastianen paperean katatuko du, eta Sebastianek Andonirenean. 1.- Emaztea oporretara joan da hamar egun pasatzera. Nola aurkitu du etxea itzuli denean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuei bioi hiru egoera desberdin jarriko dizkizuet, baina biok elkar hain ondo ezagutzen duzuenez, Andonik Sebastianen paperean katatuko du, eta Sebastianek Andonirenean. 2.- Bertso afari batera joan zarete. Jatetxeko atean ohar hau jartzen du: "Jatetxe honetan erretzea debekatua dago". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña gaztea gaur gauean Iurretara etorri da litronak eskuan hartuta. Elizpean jezarri da, edaten hasi da, eta hor agertu zaio Lizaso munizipala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuei bioi hiru egoera desberdin jarriko dizkizuet, baina biok elkar hain ondo ezagutzen duzuenez, Andonik Sebastianen paperean katatuko du, eta Sebastianek Andonirenean. 3.- Bukatu da zuen bertso karrera. Bota azken agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agian jakingo duzue: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hasi da. Maialen da faboritoetako bat. Jon Sarasuak 1991ko Gipuzkoako Txapelketan tongo egin zuen. Maialenen buruan aurtengoan horrelako zerbait egiteko asmoa dago. Horretan dabilela, Aitor aingerua eta Sebastian deabrua azaldu zaizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Zuek Asteasuko jaietan zabiltzate. Maialen txoznan trago bat hartzen ari dela, atzeko bostak berarekin ligatu nahian hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrira iritsi berri den etorkin bat zara. Hogei urte dituzu, ez lan eta ez paper. Nondik hasi? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zenbat maitasun dago / zure bihotzean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-05 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aiton-amonak zarete, Sebastian aitona eta Andoni amona. Aitona festetara joan da dotore-dotore, bastoi berria eskuan eta txapel berria buruan; eta ordu txikietan itzuli da etxera, piura ederrean, ez txapelik eta ez bastoirik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kontatu edota imajinatu Lizasoren lehenengo zirriak. Non, nogaz... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egañak ordu luzeak ematen ditu komunean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko". Zer datorkizu burura, gaur, abesti hori entzutean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Hauek erantzungailu automatikoak izango ditugu. Lehendabizi Sebastian Lizaso izango da Jon Idigorasen erantzungailu automatikoa. Berak esango digu zergatik ez dagoen etxean, eta beste biek dei bana egingo diote esanaz zeinek deitzen duen eta zer esan nahi dion. Martxan jarri da erantzungailua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
