Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Basabürüa" Urtea: 2000Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1220
2000-04-14 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Unai Iturriaga, Chago Morales
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-10 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain, garaiotan, modan dabil demokrazia; demokrazia gora, demokrazia behera, besterik ez da entzuten. Nik galdera bat daukat zuretzat: botoek arrazoia ematen al dute? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-09 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxekoak gogaituta dozuz, Gorka, domeketan oso berandu jaikitzen zarelako ohetik. Lehengo domekan jaiki zinenerako denak joanda ziren, bakarrik itxi zinduezan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan Mariano Ferrer kazetari ezagunari entzun diodan honek bi-hiru bertso kantatzeko lain ematen duela iruditzen zait. Goiz batean, aste honetan, Mariano lanera doala, albisteak ematen ari zen Espainiako irrati bateko esatari batek Peruko berri eman eta Euskal Herriko berrien txanda iritsi zenean, hala bota omen zuen: "Euskal Herriko albisteei dagokienez, ez dago amaren seme edo alabarik ulertuko dituenik; beraz, ez ditugu aipatuko eta aurrera segituko dugu". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur, egun handia da zuen familian: aitona Joxe bertsolariak ehun urte bete ditu. Familiak bazkari bat egin du, eta beste oparien artean iloba Jonek berea ekarri dio: bertsotan hasi zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Venezuelako bi ume zarete. Momentu honetan, Amets adoptatu egin dute Europa aldera ekartzeko asmoz, eta Aitor, berriz, hantxe bertan geratzen da. Zuen agurra bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-24 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zer gauza polita den / gazte izatea! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aldizkari batean irakurri berri dut pasa den mendeko diskurtso onena Martin Luther King-ena izan dela, arraza beltzaren aurkako erasoen aurrean lider izan zenarena hain zuzen. Honela hasten omen zen: "Bart amets egin dut". Zuk, Sustrai, zer segida emango zenioke hasiera horri? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, orain artean, Internet bidez garatu dituzue zuen arteko harremanak. Azken bi urteotan, elkar ezagutzetik elkar maitatzera heldu zarete. Gaur duzue lehenengo aldiz elkar ikusteko zita eta orain arte, hala nahi zenutelako, ez duzue ezer jakin zuen adinari eta sexuari buruz. Lehen ezkontzekoak zineten; orain ez dakit. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai honen arabera zu, Lizaso, bertsolari tipikoa zara, plazaz plaza ibiltzen den horietakoa, sagardo, ardo eta parrandazale purrukatua. Gaur Irazurekin egin duzu tipo Bertso Aroan, bertsolari iraultzaile teknozalearekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu bertsolaria izango da eta Andoni honen jarraitzaile sutsua. Azpeitiko finala ikustera joan zen, eta ez dakigu zergatik, baina ondoeza egin eta erietxera eraman zuten Andoni. Gaur, Irazu bisitara joan zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken batean, lehen mundu deitzen dugun honetan, ez al zaik iruditzen malkorik gabeko negar asko dagoela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-27 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Errespetatuko balitz / herriaren hitza Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-27 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Nola ikusten duzu / gaurko egoera? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Bertsolaritza al da / herriaren hitza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Plazarako desioz / edota beldurrez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zer dakizu bertsoez / guk ez dakiguna? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Mixel, pastorala biziki maite duzu eta urte guziz joaten zira, bederen behin, ikusterat, eta zurekin eramaiten duzu zure seme Amets, baina egun erran dizu ez dela gehiago joanen pastoralaren ikusterat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Eñaut Agirre, Estitxu Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Estitxu, Gabonetan zure kanpin-denda utzi zenion Eñauti eta orain, Aste Santurako behar duzula eta eskatuta itzuli dizunean, konturatu zara ez dagoela erabiltzeko moduan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
