Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Mendiluze, Aitor Lekua: "Basque Country"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 2718
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor Mendiluze ez da betere jaizalea, eta beste Aitorrek, Sarriegik, itzelezko ahalegina egin behar izan du Mendiluze Bilbora ekartzeko Aste Nagusira. Gauzak hala gertatzen dira, eta Mendiluze famatua denez gero, hor daude biak, goizeko orduetan, euskal giroko txosnetan, Mendiluze neskaz inguratuta, eta Sarriegi bazter batean, kalimotxoa eskuetan duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-08 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi lagun dira. Mendiluzek beti buruak esandakoa egiten du, beti arrazoia segitzen du eta buruak diktatzen diona egiten du beti. Sarriegik beti bihotzaren esanari jarraitzen dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok Zumarragan atxilotuak suertatu ziren hiru gazte zarete. Azkenaldian ohitura bihurtu den modura, zuekin ere berdin gertatu da: aste honetan bertan, Garzon epailearen galdeketa erantzun eta gero, libre geratu zarete inongo kargurik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohartuko zineten nik esan gabe ere, orain arte Senideak bezala ezagutu izan duguna, gaur Etxerat ikusi dugula. Ikur berri bat beraz, eta ikur horren atzean izango dira aldaketak ere, baina urte honetan eta inguru honetan zer aldaketa nahiko zenituzketen, hori da nik eskatzen dizuedana, hori kontatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Galdera tonto samarra dirudi, baina zuen adierazpen batzuk irakurri eta entzunda, galdetzeko gogoa etorri zait: bertsolaria noiz sentitzen da bertsolari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Gara eta Egunkaria-ko zuzendariak zarete: zu, Andoni, Gara-koa, eta zu, Aitor, Egunkaria-koa. Gaur hartu duzue Garzonen denuntziaren berria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Puntua: Fraga ta Aznar, Prestige / ta txapapotea... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zenbat eman lezake / Ibarretxen planak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-25 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalera heldu zineten eta horrela Euskal Herriko txapelketarako zuzen hartu zenuten txartela. Gaurkoan, zuen atzean dituzue Gipuzkoako sailkapen fasetik bi arerio: Ainhoa eta Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Berriro hemen dugu / Garzon ate joka
2. puntua: Presoei laguntzea / delitua ote?
3. puntua: Martxa honetan laster / denok kartzelara
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Erabat maiteminduta zaude neska bategaz. Badakizu droga arazo larriak dituela berak. Ezin duzu burutik kendu! Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka azken puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bukaera: Argiz beteta daude kaleak / bihotzak penaz gainezka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-05 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: A. Sarriegi Amazoniara erreportaia bat egitera helikopteroan joan zara. A.Mendiluze Amazoniako biztanleen burua zaitugu. A.Sarriegi ikusi orduko danborra jotzen hasi zara gerrarako deia eginez. A. Sarriegi hasita, hiruna bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zure bikotekidearekin larrutan bukatu berri duzu. Zuetako inork ez du ongi pasa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, portuzaina zara, eta Jon itsasoratzeko asmoz dagoen marinela. Enbata dagoela-eta, zuk itsasoratzea debekatu nahi diozu Joni. Baina Jon tematuta dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok gurpildun aulkian zaudeten bi gazte zarete. Gaur parrandara atera zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
