Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Elgoibar" Pertsona: Irazu Muñoa, Jexux MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1845
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Paseatzen topo egin duzuen bi lagun zarete. Zuk, Irazu, zure aita daramazu gurpildun aulkian. Zuk, Beñat, zure semea haur kotxean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Erantzun baten zain, asteak eman dituzu eta, gaur, espero ez zenuen erantzuna jaso duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jexus Mari, Bilboko langile auzo batean Caritasek drogazaleentzat ireki duen zentroko arduraduna zara. Maialen, auzo horretako auzo-elkarteko ordezkaria. Hiruna bertso, seiko motzean, Jexus Mari hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-10-07 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken Txapelketa Nagusian Arkaitz Irazu baino lehenago geratu zen, baina Irazuk dagoeneko egin ditu 50 saio eta Arkaitzek hau du lehenengoa. Gaur ikusi duzue hemen elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Andoni Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Une politiko garrantzitsua bizi dugu herri honetan. Nola bizi ote dute prozesu hori Euskal Herriko sentsibilitate desberdinek? Patxi, 80 urteko euskalduna. Andoni Otamendi, politikari kasurik egiten ez dion gaztea. Amets, urtetan mehatxatua bizi izan dena. Andoni Egaña, ETAkidea. Irazu, 20 urte kartzelan daramatzan euskal herritarra, eta Maialen, senarrak jipoitzen duen emakumea. Zer doinutan kantatu behar duzuen nik esango dizuet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jokin, gurasoen etxetik joan egin behar duzula pentsatu duzu. Etxe koxkor bat bilatu duzu errentan. Dena prestatu samar zenuela uste zenuen, baina jatordua iritsi denean, gaizki ikusi duzu zure burua. Amona Jexuxarengana joan zara porru patatak nola egiten diren galdetzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok pertsona beraren ohe ondoko mahaitxoan elkartu zareten bi elementu zarete. Zu, Jexus Mari, gauero lotarako hartzen duen pastilla. Unai, goizero esnatzeko erabiltzen duen iratzargailua. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Irazu hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jexus Mari, piercing eta belarritakoz beteta zatozen gaztea zara, eta Aitor aireportuko segurtasun zaintzailea. Hegazkinera bidean, metalak detektatzen dituen makina txistuka hasi da. Launa bertso, zortziko txikian, Jexus Mari hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Bi boxeolari zarete. Gaur, elkarrekin jokatu behar duzue, baina biok zatozte galtzeagatik eskupekoa kobratuta. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Borrokarako gertu / etorri al zara?
Puntua: Jokoa ta jolasa / ez denez berdina
Puntua: Belodromoarentzat / zenbat laudorio
Puntua: Estimatzen al duzu / gaurko bertso plaza
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Zuek Asteasuko jaietan zabiltzate. Maialen txoznan trago bat hartzen ari dela, atzeko bostak berarekin ligatu nahian hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-11 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu, hotel bateko atezaina zara eta Sustrai duela hamabost egunetik bertan ostatu hartutako bezero bat. Gauero neska ezberdinekin ikusten duzu gelara igotzen. Gaur joan zara beregana, kamera bat jarri eta erdibanako negozio bat proposatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gure inguruan horrenbeste ika-mika, gorabehera, ezinikusi eta ezin entzun badago. Errepaso bat emaiozue bakoitzak ikusten duenetik, gure honek irtenbiderik baduen edo nondik ikusten diozuen konponbidea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete; Egaña aita eta Irazu semea. Egañak, aitak, hiru urte pasa ditu kartzelan ama jipoitzeagatik. Kartzelatik irteterako orduan, Irazu, semea, dauka ate ondoan zain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Malkar batean belar-bolak egiten ari den baserritarra zara Irazu. Maldan behera zilipurdika abiatu, eta azkenik Aitor donostiarraren txaleteko piszinara erori da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-02-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Ana Botella da, eta Irazu Aznar. Gerraren aurkako manifestazioak ikusten ari zarete telebistan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bixok emakumiek zaree, tratu txarrak jasan dabezan emakumiek. Xabier ez da ausartzen denuntzixie sartzen, eta Irazu gaur da denuntzixie sartzera doien egune. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hara hemen lehengo mendeko bi inbento: Joxe Agirre kotxea, Irazu pildora. Zer ekarri duzue zuek onik eta zer txarrik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi politikari haundi, Euskal Herrian ospetsu izandakoak, Xabier edo Jabier Arzalluz eta Karlos Garaikoetxea zarete. Politikatik erretiratzea erabaki duzue, baino erretiratu aurretik badauzkazue alkarri esan beharreko kontuak. Afari bat egin duzue alkarrekin eta zer esan diozuen jakin nahi genuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa