Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Leaburu" Urtea: 2000Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1214
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Jon, San Martin Txiki haiz, guretzako beharrezkoak ziren hainbat gauza Basajaunari-eta lapurtzen zizkiena. Orain, San Martin Txikik jakin du, Basajaunak-eta badutela edari gustagarri bat, sagardoa izenekoa, eta Mantxi basajaunarengana jo du edari horren berri jakitera, ona bada, ekartzeko, noski. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Mantxi, ahoa-eta garbitzeko erabiltzen diren zotz horietako bat haiz, eta hi, Egaña, pospollua haiz. Elkarrekin maiteminduta zaudete, baina zuen artekoa ezinezkoa da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Begiristain, urtetan aurrera soltero dagoen baserritarra zara. Ez duzu denborarik andregaia bilatzeko eta ezkontza agentzia batera joan zara. Agentziak neska hau, Peña, aurkeztu dizu. Oraintxe ikusi duzue elkar lehenbiziko aldiz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Ez dago egoterik / beti egonian, Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-28 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Joan da Lizaso bere kotxeagaz, eta nor topatuko bidean eta Andoni ertzaina kontrola jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aritzek Beñat neska ederragaz ligatu dau hemen jaietan eta hor ibili dira gau osoa tragoka, eta Aritz zelan kaballero hutsa den, berak ordaindu dauz gau osoko gastuak. Heldu dira eguerdiko hamabietara gaupasa egin eta gero, eta Aritzek egin dautso bere proposamentxoa, ia oheratuko direnentz edo; eta Beñat neska ederrak esan dautso baietz, baina lehenago bazkaltzera gonbidatzeko hotel Ercillara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldian asko entzun dugu Kursk urpeko ontzi horren berri. Hil diren soldadu horien hiletetan zaudete. Zu, Estitxu, Putin zara eta zu Nahikari hildako baten alarguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal kirola bere garapenean aurrera doa eta horren erakusleetariko bat emakume bat izan dugu: Joane Somarriba. Berarentzat zure bertsoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Esaiguzue bizitzak zer oparitu dizuen zuei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Felix Iñurrategi. Besteak beste, hortxe zegoen duela hamasei eta hamazazpi urte, zu zauden leku berean, kartzelako lana egiteko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kantu ezagun bat kantatu zioten gai-jartzaileak eta entzuleek eta horixe izan zuen bertsotarako gai: "Oh gu hemen bidean galduak, oh gu hemen bideak galduak, oh gu hemen bideak galduak, heriotz minez." Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inguru honetan, eta hemendik hain zuzen, askotan ikusi izan ditugu iñurrategitarrak, Felix eta Alberto, entrenatzen; korrika egiten, bizikletan... Hori ez da errepikatuko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Felix Iñurrategi. Besteak beste, hortxe zegoen duela hamasei eta hamazazpi urte, zu zauden leku berean, kartzelako lana egiteko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-28 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure arazoengatik zure bizitzaz aspertuta, zure buruaz beste egiten saiatu ondoren, gaur ospitaleko ohe batean esnatu zara. Zer pentsatzen duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nor itsusiago izan lehiaketa batean zaudete. Azken finalera biak bakarrik iritsi zarete, eta zuen artean erabakiko da nor izango den irabazlea. Kanta itzazue zuen ezaugarri garrantzitsuenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak ere ez daude urruti eta "olentzero gauean" kokatuko gara. Haurrak, Ametsek, bideo-kamara bat jarri du zapataren ondoan, eta hurrengo goizean grabatutakoa ikusi eta Olentzeroren antz handia izan arren, bere aita ezagutu du opariak jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Lazkano, haurra zara eta zure amak lan egiten du; eta hemen duzu aita zu zaintzen, baina zuk ama nahi eta negarrez ari zara, eta aita lasaitzen saiatu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egun ere bortxaketak gero eta gehiago izaten dira, zoritxarrez, eta sofrituenak emakumeak eta haurrak dira. Zer deritzozu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-18 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakik datorren urtean Himalayara espedizio bat antolatuta dagoela, eta hor tartean direla Ana Arantzatik eta Xabier ere bai, ia arantzartua. Hi orain hil berri den Felix Iñurrategiren izpiritua izango haiz. Hagoen lekuan hagoela, emaizkiek pare bat aholku gazte hauei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
