Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Mutriku" Lekua: BilboBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2070
2009-08-20 Bilbo Jaialdia 13:00 [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aritzek Beñat neska ederragaz ligatu dau hemen jaietan eta hor ibili dira gau osoa tragoka, eta Aritz zelan kaballero hutsa den, berak ordaindu dauz gau osoko gastuak. Heldu dira eguerdiko hamabietara gaupasa egin eta gero, eta Aritzek egin dautso bere proposamentxoa, ia oheratuko direnentz edo; eta Beñat neska ederrak esan dautso baietz, baina lehenago bazkaltzera gonbidatzeko hotel Ercillara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-09 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Basterretxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur emon dozu lehenengo mosua ezpainetan. Zer sentitu dozu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalera heldu zineten eta horrela Euskal Herriko txapelketarako zuzen hartu zenuten txartela. Gaurkoan, zuen atzean dituzue Gipuzkoako sailkapen fasetik bi arerio: Ainhoa eta Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, nik orain mesede pertsonal bat eskatu behar dautsut: abenduan loba bat eukiko dot. Sehaska kanta bat egingo dostazu berarentzako? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Peru Aranburu, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek ondoko zeldetan zagozeen preso bi zaree. Peru, zuk, izarrik daroazu gau osoa Etxahunen zurrunkakaz ezin dozulako lorik egin. Izartzea erabaki dozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Arkaitz, Marcos subkomandantea zara. Lehengo egunean agertu zan El Pais-en Marcos subkomandantea El Corte Inglesen egon zala beharrean. Hor beharrean zagozela Bilboko El Corte Inglesen, Fredi gaztetxoa joan jatzu kaputxa bat erosi gura dauela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen egoera ez da bertsotan ibiltzeko. Koplatan hobeto, agian. Amets, itzartu berri zara, sekulako biharamunagaz, eta atzokorik ez duzu ezer ere akorduan. Biluz-biluzik zaude zeure ohean, eta gutxienez badakizu zeure etxean zaudela. Ondoan Asier dago, eta Asier ez dago bere etxean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor Mendiluze ez da betere jaizalea, eta beste Aitorrek, Sarriegik, itzelezko ahalegina egin behar izan du Mendiluze Bilbora ekartzeko Aste Nagusira. Gauzak hala gertatzen dira, eta Mendiluze famatua denez gero, hor daude biak, goizeko orduetan, euskal giroko txosnetan, Mendiluze neskaz inguratuta, eta Sarriegi bazter batean, kalimotxoa eskuetan duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-03-22 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Miren Ibarluzea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka azken puntua-emanda Jarritako gaia: Bukaera: Zure alboan egon nahi neuke / bardin euri zein eguzki. (bis) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Maialen zure alaba poz-pozik ibili da aste osoan gaur, Bilbon, Takolo, Pirritx eta Porrotx egongo zirelako, baina ez dakit nik zer pasatu den, eta ez dira etorriko. Hori jakin duenean, negar batean hasi zaizu Maialen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok andre-gizonak zarete. Unai arrantzalea da eta aste bi bakarrik geratzen zaizkizue elkarrekin egoteko. Sustrai andrea nahiko larri dabil, eta bizimodu hori uzteko sasoia dela pentsatzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-06-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hiru hitz emango dizkizut. 1.-Ilegalizazioa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka azken puntua-emanda Jarritako gaia: Zure ibilbidean botatako bertsoei begira aritu nintzen atzo. Eta hiru bertso aukeratu ditut. Baina ez dizkizut bertso osoak esango, bukaerak baizik. 1.-Hori egitean kantauko degu / Altza Felipe trulalai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-06-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hiru hitz emango dizkizut. 3.-Sexua Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eñaut Intxaurraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eñaut, beste gazte asko bezala, atzo gauean lige bat egiteko asmotan atera zen, eta neska gazte bat ezagutu ere bai. Horrelakoetan ohitura denez, etxeko telefonoa eskatu zion, baita neskak eman ere. Gaur goizean hor saiatu da telefonotik neskaren etxera deika, neska bera aterako zelakoan, baina amona atera da; eta dirudienez nahiko haserre, gainera, atzo lorik egin ezin izan zuelako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure ibilbidean botatako bertsoei begira aritu nintzen atzo. Eta hiru bertso aukeratu ditut. Baina ez dizkizut bertso osoak esango, bukaerak baizik. 3.-Bi gipuzkoar hobeak dira / hamabi bizkaitar baino. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-08 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-12 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Iturriotz "Iturri"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Ezina / Mina / Bagina / Ahalegina Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa