Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Egaña, Andoni" Urtea: 2011Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1098
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hori Saguesko paseoko petrila da. Eskutik helduta ostiral gauez iritsi zarete, eta bertan esertzea erabaki duzue. Bost minutu pasatu dira, eta oraintxe konturatu zarete harresi horretan ezagutu zenutela elkar, duela lau urte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zeini ez dakit, baina behin irakurritakoa da honako hau: “Dauzkadan gauzarik preziatuenen artean ditut gordeta sekula esan ez ditudan hitz batzuk”. Aitor, denok edukitzen ditugu nahi baino gutxiagotan aipatzen ditugun hitzak. Esango dizkiguzu horietako bizpahiru, eta zergatik esaten dituzun hitz horiek nahi baino gutxiagotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bikotea zarete, eta gaur telebista ikusten zeundetela, tratu txarrak jasaten dituen emakume batek bere gizona hil duela esan dute. Zuri, Uxue, normala, ondo iruditu zaizu, baina zuri, Manex, gogorregia, gehiegizkoa, iruditu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Manex, Alde Zaharrean bizi den gurasoa zara. Asko pentsatu ostean, eta eskolak dituen arazoak ezagututa, zure semea Gasteiz eskolan, zure auzoko eskolan, matrikulatzea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Pertsonak bizitzan aldatzen goaz, onera edo txarrera. Urteak aurrera doaz, gure bizitza ere aldatzen doa, baina izango dira gauza batzuk, zutabe batzuk, ezaugarri batzuk, aurrerapen horietan goazela ere, aldatzen ez direnak gure baitan. Nola da zure kasua, Xebaxtian? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-18 Orozko Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru urte zituela etorri zen zuen etxera, Saharatik. Gaixotasun larri bat zuen, eta hemen zeukan sendatu beharra. Hemen eman zituen hainbat urte, baina izan zenuten aukera Saharara joan eta haren familia biologikoa bisitatzeko. Joan zineten, etorri zineten; gero, bera joan zen familia biologikoa bisitatzera berriz ere, eta ez da itzuli. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor ekonomia izango zara, eta Maialen politika. Ez dakigu beti hala izan den, baina azken bolada honetan badirudi ekonomiak politikak baino gehiago agintzen duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu oraindik gazte zaudela eta gaztea zarela, baina galdera bat egingo dizugu: nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Gipuzkoako txapeldunaren agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen zure moduko asko ikusten ziren, baina gero eta gutxiago gelditzen zarete. Zu zara herriko plazan, han bakar-bakarrik tente dagoen telefono kabina zaharra. Orain dela berrogei urte-edo ipinia. Lehen jende asko ibiltzen zen; orain, gero eta gutxiago, eta gero eta gutxiago ikusten dira beste herrietan ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-23 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikiak zarete, eta hor zabiltzate igerian, goxo-goxo, amaren sabel barruan, oraindik jaiotzeko, eta bat-batean amaitu da lasaitasuna. Amak urak hautsi ditu, atea irekitzen hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete, eta aspaldian biok nahiko larri zabiltzate. Zu, Igor, diruz zabiltza larri, eta larritasun hori apur bat leundu guran, ohitura hartu duzu gasolindegietara zoazenean depositua bete eta ospa egiteko. Mirenek gasolindegi batean egiten du behar, eta aspaldion Igorren jokabide berdina hainbatek duenez, lanpostu barik geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarrionandiak azken liburuan euskaldunak behe laino arteko moroak garela dio. Baina moroak, baztertuak, ez dira moro sentitzen moro sentiarazten dituzte. Ekaitz ez da errudun, errudun sentiarazi nahi dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Peio Ormazabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagun minak zarete, eta gaur elkarrekin bukatu duzue. Beñat, duda-mudatan dago ohean sartu edo ez sartu, konturatu baita Peio lokartzen ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-01 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizu zure buruari gezurretan ari zarela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Odei Barroso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen buruaz beste egiten saiatu zarete biok, baina ez duzue lortu. Larrialdi zerbitzuan zaudete orain, elkarren ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi ama zarete. Azken hogeita hamar urteotan biok uste izan duzue erditzean seme bana lapurtu zizuetela. Azken hilabeteetan izan diren gertaeren ondoren, zuk, Aitor, zure semearen bila hastea erabaki duzu. Odeiek nahiago du kontua dagoen bezala utzi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa