Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Laskibar, Aitziber" Pertsona: Irazu Muñoa, Jexux MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1845
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen dauzkagu Andoaingo alkatea, Irazu, eta bere aholkularia, Zelaia. Azkenaldi honetan arduratuta dabiltza herri eta hiri inportante guztiek badutelako beren ikurra -Guggenheim, Kursaala etab.- ; eta Andoain badirudi nahikoa herri fantasma geratzen ari dela, nortasunik gabea. Eta hor dabiltza biak buru-belarri nondik edo handik zeozer asmatu nahian, herri honi izaera bat eta ikur bat emango diona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jatetxeetan kontua ordaindu eta beti uzten du Irazuk propinaren bat, ohitura hori du. Sorozabalek sekula ez. Elkarrekin afaldu duzue; kontua ekarri eta ordaintzeko garaia iritsi da eta eztabaidan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue urtero folk jaialdia izaten dela Getxon. Aurten bi artista berezi samar ekarri dituzte: Irazu kubatarra eta Sorozabal iparramerikarra, maiamiarra hain zuzen ere. Anaiarteko zerbait egin nahian edo, oholtza berean ipini dituzte kantaldia elkarrekin eskain dezaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-31 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegazkin batean zoazte eta komandanteak lurra jotzera zoaztela iragarri du, baina bitarte horretan isildu gabe bertsotan segitzeko eskatu dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Malkar batean belar-bolak egiten ari den baserritarra zara Irazu. Maldan behera zilipurdika abiatu, eta azkenik Aitor donostiarraren txaleteko piszinara erori da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-02-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Ana Botella da, eta Irazu Aznar. Gerraren aurkako manifestazioak ikusten ari zarete telebistan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-30 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela gutxi, Sustrai, mobila galdu zenuen. Eta aldameneko Irazuk aurkitu du, baina bitartean zure andregaiaren telefonoa lapurtu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi gazte zarete, eta aurtengo udan sos batzuk biltzearren Aginagara etorri zarete piperrak biltzera. Zer moduz joan da uzta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Irazu, etorkin marokoarrak, Ametsen enpresan egiten duzu lana. Azken egunotan Amets haserre dabil Irazurekin, lan orduetan errezatzen ari delako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egin egunkaria itxi zuten, baina ikerkuntza taldekoek aurrera jarraitzen dute eta Ardi Beltza aldizkaria bai omen dator. Zerbait ba al dakizu horretaz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2005. urtea da; Donostiako belodromo berrituan hogei mila bertso entzule. Bukatzear dago Bertsolari Txapelketa Nagusia; une honetan ari da Andoni Egaña Irazuri txapela jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kasu honetan Egañak ez du inongo paperik, bertsolaria izango da eta, Irazu, berriz, okina. Bertso saioak bukatu eta Egaña etxeratzerako goizeko lau eta erdiak-bostak izaten dira. Ordu horretan, okina jaiki eta lanera abiatzen da. Ezkaratzean, zuen elkarrizketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu oporretan safari batean joan da eta Nahikari aurkitu du beltz ezpain-handi baten inguruan, su ondoan dantzan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartutxo bakar bat geratzen zaion eskupeta eskuan duen ehiztariaren aurrean zaudete biok. Zu, Jexux Mari, azeria zara eta, zu, Amaia, basurdea. Ehiztaria dudan dago tiroa nori bota eta zuek dudan zaudete nor salbatuko den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-03-06 Gaztelu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Apaizek banatzen dituzten ostiei kaduzitate eguna jartzekotan-edo omen dira. Mendiluze apaiza izango da, Irazu ostia kadukatua eta Maialen kontsumitzaile elkartekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gurasoak kanpoan dira eta haien gelan sekretu bila hastea bururatu zaizue. Ea zer aurkitzen duzuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, txikitan, izugarrizko ilusioz etortzen zen Donostiara Igeldoko parkera joateko. Orain, semeak Igeldora eramateko kapritxoa dauka, baina semeak esaten dio hori ez dela parkea, parkeak Port Aventura, Eurodisney eta horiek direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-12 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zumaiako itsasmutur berri horretan eskultura bat jarri behar dutela-eta lehiaketa zabalik dago. Herritarren artean baita eztabaida ere: batzuk diote berehala ulertzeko modukoa behar duela eskultura horrek; beste batzuek, berriz, libre utzi behar zaiola artistari. Zuek zer uste duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iñaki, idazlea zara eta Andoni Egaña pertsonaia famatuaren memoriak idazteko asmotan zabiltza. Lehendik ere ezagutzen duzu baina, informazio gehiago behar eta beregana jo duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa