Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4021
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi egoera oso desberdinetan zaudeten bi pertsona zarete. Zu, Amets, mendian zaude, libre-libre; zu, berriz, Fredi, kartzelan zaude preso. Banan-banan hiru egoera esango dizkizuet. Kanta ezazue bakoitzak bizi duzuen une honetako egoeratik. 1. Egoera: Biluzik zaudete 2. Egoera: Lehengo lekua eta egoeraz gain, maiteminduta zaudete. 3. Egoera: Loak hartzear zaudete Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-01 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek andra-gizon berriak dira, Xabier emaztea eta Aitor gizona. Ezkondu berriak dira, baina lehengo ohitura zaharrekoak, sekula ezer egin gabekoak ezkondu arte. Gaur gabea pasa dute elkarrekin, eta goizean gabeko gorabeherak elkarri kontatzen hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Estitxu, duela gutxi hasi ziren Maialen mutil-lagunarekin. Honek, ordea, beti lanaren aitzakia egiten zuen elkarrekin egoteko orduan. Eta zu harrituta zeunden, hainbeste denbora kentzen zion lan hori zein ote zen jakin nahian. Azkenean, aitortu dizu: zure mutil-laguna, Maialen, artzaia da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zestuar batzui gertatutako gaia jarriko dizuet zuei. Zu, Xebastian, nola mendizale peto-petoa zean, Himalaya igota hor ibili zea izardi larritan, ta hegazkinean hartu zea; ta Amaia, andre xahar bat, kejatzen hasi da, kriston izerdi usaia daukazula-ta, ta Egaña azafatana jun da kejatzea, zu hegazkinetik botatzeko esaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañukorta sasimediku edo kurandero bihurtu jaku, han, Jainkomendixen izadixaz kontaktun-eta egonda, ba, holako sendabelarren negozixo bat ipini dau, ta Jesukriston exitue deuke. Markiñetik jendie peregrinazinoen juten jako eta sekulako mirarixek-edo eite'ittula. Eta hemen anbulatorixo Markiñaku, ba, hutsik, inor ez da juten. Ta hau ikusitte, Jokin Sorozabal Osakidetzako inpektorie doie Mañukortana, ba, ha beitzea ia legez ondo dauken, edo sanidadie ondo beteten dauen, edo ia ze pasten dan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak senar-emazte klasiko-klasiko hoietarik zaituztegu: Egaña emaztea eta Xabier senarra. Egaña emaztea gaur lanera joan da, eta usaian baino goizago heldu da etxera, eta atxeman du sofan jarrita bere senar maitea bakar lanean, galtzak eta slipak edo gantzontziloak belaunetaraino jautsita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Frantzian bost urte preso daramatzan Monika larrabetzuarra laster Espainiako poliziaren esku geratzeko arriskuan dago. Zuek bi polizia izango zarete. Jon frantsesa, jendarmea; eta Igor Intxaurrondoko goardia zibila. Irungo mugan elkartu zarete, eta polizia frantziarrak furgonetan neska gazte bat dakar polizia espainiarraren esku uzteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zelaia gaztetxoak, gaur egun tamalez gazte askok hitz egiten duen bezala, euskara kaskarra egiten du. Sorozabal, helduxeagoa da, hobeto hitz egiten du, eta akatsak zuzenduko dizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andonik, gaur, Maialenekin zita bat zeukan, zertarako ez dakingu baina. Kontua da bidean zetorrela istripua izan duela Andonik, ez oso larria baina autoa erabat hondatuta geratu zaio. Telefono movila hartu eta istripua izan duen lekutik beretik deitu dio. Horraino dena normala da, problema da Andoni hitz totela dela. Ez dakit nola konponduko diren; beharbada neskak lagundu beharko dio bertsoak osatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, Guggenheim musioa zara eta Iratxe Durangoko azoka. Gaueko bakardadean, Bilbotik Durangora bidean, izpirituak ere ibiliko dira eta, hizketan ari zarete elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Aitor, aspaldian Andoniren ondoren habilen detektibea haiz. Andoni, gaur, konturatu egin duk eta kargu hartu dik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, UEUko zuzendaria zara eta zu, Iratxe, apalditik hemen ikasle dabilen horietako bat. Ez dakigu zergatik, baina zuzendariak debeku bat jarri du, gaur, horman idatzia: "Betiko lekuetara, Gares, Aoizko eta horietara, irtetea debekatuta dago". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-12 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita hamar urte atzera egin dezazuen eskatu behar dizuet. Francoren garaiak dira. Zer oroimen dituzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Patxi Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur zuek biok zarete seikoteko bertsolaririk zaharrenak eta badakizue ondo duela zenbait urte nola ibiltzen zineten bertso saioetara joateko: trena, autobusa... hartu behar. Gaur egun, bertsolari bakoitza bere kotxean ibili ohi da. Urte gutxiren buruan ez al dira gauza asko aldatu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste bat atzera jo eta Joxe, Retegi izango dugu, pilota partidan ipurmasaileko mina zuen hura eta Imanol, Titin. Partida jokatu eta biharamunean, Titinek Retegiri telefonoz deitu dio ipurmasaila nola ote duen kezkatuta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Jokin Bilboko metroan gitarra jotzen ari zara eta Joxe udaltzaina etorri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkateak bota du bandoa: "Kotxe zikinak erabiltzea debekatzen da; hala egiten duenak bost mila duruko isuna ordaindu beharko du". Imanolek kotxea garbi ibiltzen du beti, garbia garbitzen ibiltzen den horietakoa dugu; Lizasok, berriz, ez du bere kotxea inoiz garbitzen. Zer iruditzen zaizue alkatearen bandoa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Mikel mekanikoa zaitugu eta Peña zirujanoa sarri joaten zaizu kotxea konpontzera. Edozein aberi dela ere, konpontzea baino nahiago izaten duzu piezak aldatzea. Gaur, ordea, kirofanoan zaude prostata hondatuta duzula eta hor duzu aurrean zirujanoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Joxe oporretan dela seme Aitorrek kaleko zakur burugaldu bat ekarri du etxera. Aitak ez du txakurrik etxean nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete. Orain dela bost urte ezkondu zineten eta ezin duzue mundura haurtxorik ekarri. Maialenek adoptatu egin nahi du baina senarrak ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
