Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Lizaso, Sebastian Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 484
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao Txikik esana da politikan ez dagoela gauza polittikan. Eta Edward Kennedyk esana da politikan, matematikan bezala, zuzena ez dena oker dagoela. Bistan da bi euskaldun zaretela, bi belaunaldi desberdinetakoak. Gaur bi deialdi eginda zeuden, herritarrak kalera ateratzeko, eta biak debekatu dituzte. Zu, Xebaxtian, azkenaldian egoera honekin etsitzen hasita zaude. Zu, Amets, alderantziz, sekula baino gogotsuago, sekula baino beroago zaude egoerari aurre egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurtengo udan moda berri sortu da Balear Uharteetan, balkoninga edo hoteleko balkoitik igerilekura zuzenean salto egitea. Moda horrek tentatuta, zuek balkoninga egitea erabaki duzue. Lehenengo batek egingo du salto eta besteak grabatu; eta gero alderantziz. Ez dakizue, ordea, zein ordenatan egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe da baserriko nagusia, eta Xebastian da baserriko etxekoandrea. Gaur egun, inork ez du morroi izan nahi baserrietan, eta horrexegatik etorri dira hainbat eta hainbat Ekuador aldetik. Joxe Agirrek ez du nahi ekuatorianorik etxean; etxekoandreak, aldiz, nahi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Madrilen labetik atera berria dute beste lege bat, hain zuzen ere, alderdi politikoen legea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Martxoak hamaika. Madrilgo atentatua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian dugun pentsalari handi batek, Joxe Azurmendik, bere liburu batean dio euskaldunok artxipielago bat omen garela, eta justu banatzen gaituen hori omen da elkar lotzeko ere dugun lokailua: itsasoa. Nik zuei galdetzen dizuet, ea euskaldunon artean zer den bai berezi eta bai lotzen gaituena ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-07-08 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tourra ere hortxe ari da eta hementxe ditugu Indurain (S. Lizaso) eta Lejarreta (Peñagarikano). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Zuek Asteasuko jaietan zabiltzate. Maialen txoznan trago bat hartzen ari dela, atzeko bostak berarekin ligatu nahian hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar dira hirurogeita hemezortzi urte Muxarro bertsolaria hil zela. Xenpelarren ondoan egin zen famatu, izan ere biek Errenteriako oihal lantegian egiten zuten lan. Nonbait erretzea debekatua zegoen, eta Muxarro izkutuan pipari tiraka ari zela, Xenpelar etorri zitzaion enkargatu paperean kargu hartzera. Ordukoak dira "Aizak hi mutil mainontzi" bertso ezagunak. Denbora asko igaro da, baina hemen ditugu Xenpelar Peñagarikano eta Muxarro Lizaso. Hortxe harrapatu dute Muxarro berriro ere zigarroa erretzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian kontratista azpeitiarra izango dugu eta Sarasua, berriz, parroko aretxabaletarra. Elizako obrak aurrera omen doaz, baina ordainketak berandu. Kontratista ez dabil oso konforme. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso kalegarbiltzailea dugu; Iturriaga hostorik botatzen ez duen arbola eta Egaña egunero orbel pila lurreratzen duen platanoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-02-26 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian Lizasok kotxez istripua izan eta Imanol Lazkanok egindako etxea hondatu zuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-08-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso emaztea da eta Lazkano senarra. Senarrak afalondoan tabako bila irten du ta hurrengo goizeko hamaiketan etorri da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-04-23 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Euxebio Igartzabal, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maizpide Euskaltegia dela eta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-03-18 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biok afaldu eta gero Lizasok Montekristoa piztu du eta Lazkao-txikik ezin du kea eraman. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-08-14 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sega apustua dute. S. Lizaso, Erasun Aiarra da eta Lazkao-txiki, Irazusta Asteasuarra. Mendizabal, Federazioko ordezkaria da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-11-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurpegira begiratu besterik ez dago biak parranda zaleak dirala ikusteko, baina horrek ere bere ondorenak baditu. Neska batekin ligatu zuen Sebastianek, ez zuen preserbatiborik eta Egañari eskatu zion. Gaur konturatu da Sebastian, neska hori haurdun dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
