Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2007 Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 97
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Mantxi, zirujau baten laguntzailea zara. Ebakuntza batean, arduragabekeria edo hanka-sartze baten ondorioz mahaian hil zaizue gaixoa. Gauean, Mantxi, ezin lo egin zaudela, Agin kontzientzia etorri zaizu bisitan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gazteak zineten eta gazteak zarete. Urteak daramatzazue etorkizuna zuen esku dagoela entzuten. Zer dago zuen esku, eta zer ez? Etorkizuna iritsi da. Oraina da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-27 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Karabana luzea, kilometrikoa, eta hortxe dago Beñat auto barruan, gogaituta, hondartzara heltzeko gogoz; Berangon dago, semaforo parean geldituta, eta Andoni kristal-garbitzailea hurbildu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maider Lopez artistak Budapesteko zubi bat desagerrarazi du. Lau mila eta berrehun lagun gonbidatu zituen Danubio ibaiaren koloreko aterki bana hartu eta zubi gainean jartzera. Helikoptero batetik atera zuen argazkia, eta han ez zen zubirik ikusten. Aterkipean ezkutatuta zegoen. Zuek zer desagerraraziko zenukete? Edo zer ezkutatuko zenukete aterkipean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo gauera arte lagunak izan zarete. Atzo gauean zerbait gertatu da lagunez gainerakoa. Oraintxe itzartu zarete, eta kopletan hasi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-17 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Deskantsua egingo dugu. Badakizue bertsolariak bertsoaz bakarrik ezin direla bizi; beraz, euren marken propaganda egiteko aukera dute orain. Iragarkien txanda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia Leitzarango autobidearen aurkako borrokan aritu zen lehen, eta orain berriz, AHTren aurka ari da. Jokin, berriz, alde dago, lehen autobiaren aurka aritu zirenak orain berau erabiltzen ari direla dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor aita eta Sustrai seme txikia. Gabonetan, Sustraik opariak espero ditu, baina ez du zuhaitz azpian oparirik aurkitu. Honela galdetu dio aitari: "Gaizki portatu al naiz ba?" Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Amaia emazteak beti nahi izan du katu bat etxean. Jexux Mari senarrak inola ere ez. Hala ere, senarrak amore eman eta katutxo bat ekarri duzue. Ez da egunik katuak sarraskiren bat egiten ez duenik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak izango zarete, Irazu aitona eta Maialen biloba. Maialen motoz joan da parrandara, eta goizean eguna argitzerako etorri zara etxera. Aitona leihoan zenuen zain, aurpegi zurbil eta kezkatuarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-14 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herriak une larriak bizi ditu. Euskaldunak zatiturik daude herri bezala. Zeren inguruan bil daiteke jendea? Zer kantatzen diozue euskaldun populu osoari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, arropa eta janzkeran aldatzen ari da, eta orain depilatzea erabaki du. Barrura sartu, eta depilatzailea bere lehengo neska dela ohartu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-28 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur bertan jakin dugu 2006ko azaroan PNVk, PSOEk eta Batasunak hamaika bilera egin zituztela Loiolako santutegian, oinarrizko akordio politikoa adostu nahian. Batzuek diote oso gertu egon zela akordioa, beste batzuek ezetz; eta zuek zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok hilkutxa baten aurrean dauden bi gizon zarete. Barruan andrazko bat dago; andrazko hori biok ezagutzen duzue, baina elkar ez duzue ezagutzen. Disimuluan elkarri begira egon zarete, eta elkarrekin hitz egiteko ordua dela pentsatu duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mende luzetan izan da kaiola hau emakumeen eredu. Aintzina emakumeek arimarik ba ote zuten eztabaidagai zen jakintzaren guneetan. Sebastian, har ezazu kaiola. Kaiolatik kanpo zaude orain, Maialen. Kontuak kitatu nahi? Nola sentitzen zara, Sebastian, kaiola barruan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek iaz leku bat baino gehiagotan izan zineten arrazoi ezberdinak medio. Zer-nolako fama daukagu euskaldunok munduan zehar? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hainbat saio egin dituzue elkarrekin eta elkar ederki asko ezagutzen duzue. Gaur egun modan jarrita dago desafioena; ikusi besterik ez da Pressing catch eta halakoek nolako arrakasta duten gure gazteen artean. Bertsoetara ere etorri da hori. Elkarri kristorenak eta bi esateko prest zaudete. Lagunok, odola nahi dugu! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gernika, pakearen herria. Hirurogeita hamar urte. Oroitzapenak. Ospakizuna. Merezi du gogoratzea? Ospatzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon taxista da, eta Jon Maia miresten du. Gaur, nor igoko taxian eta Jon Maia igo da taxira. Igor Elortzak egingo du Jon Maiarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Elkarrekin bizitzen jarri zinetenean bakoitzak bere etxetik gauza mordo bat ekarri zenuten, bion pisu berrira. Familia hazten doa, lekua gutxitzen, eta garbiketa egin behar duzue. Ezkondu aurreko zuen pitxiak eta beste zenbait gauza bota egin beharko dituzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa