Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Asier Galarza
Datu pertsonalak

- Izena
- Galarza, Asier
- Izen abizen osoak
- Galarza Garai, Asier
- Jaiotza
- 1996 Muxika + Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Muxikako eskolan bertsoak presente egoten ziren umetatik, eta afizioa izateaz gain bertso-paper leihaketetan parte hartzen zuen. Gernika-Lumoko institutuan hasi zen bertsotan, klasez kanpo ematen zen klase batean, Ander Elortegi irakasle zuela. Hortik eskolaz kanpo bertsotan egiten hasi zen arratsaldeetan, Ander Elortegirekin baita ere, eta hortik Lilibertso Gernika-Lumoko bertso eskolara. 2012an, 2013an eta 2014an Bizkaiko eskolarteko txapelketan finalista izan zen, azken urte horretan, txapeldun. Urte berean Euskal Herriko eskolarteko txapelketan finalista izan zen. Gaur egun ere Lilibertsoko partaidea da.