Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Asier Legarreta

Datu pertsonalak

Izena
Legarreta, Asier
Izen abizen osoak
Legarreta Legarreta, Asier
Jaiotza
1973 Mungia + Mungia < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Sariketa sortzailea
Antolatzailea
Aurkezlea
Bertso-eskola sortzailea
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Eragilea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Mungian jaio zan 1973ko martiaren 14an. Euskal Filologoa eta Bigarren Hezkuntzako irakasle. Betidanik egon da euskereari lotua, horren lekuko: 1991. urtean Mungia Euskaldunduz, euskerea sustatzeko taldearen sortzailea izateaz gain, Mungiako Bertso Eskolearen aro barriko eragilea eta sortzailea be izan da Jon Lopategiren laguntziñoaz. Gaur eguneko TAKET Mungiako Bertsolaritza Alkartea hemendik jaioa da. Lehen Plaza: Bizkargi, 1995 (Santa Kurtze eguna). Kantulagun: Xabier Arriaga "Txiplas" eta Aritz Lopategi. Txapelketak: Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1996 eta 1998an. Aurrerago Bizkaiko Bertsolari Txapelketan: 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2010, 2012. Ipar Uribeko Bertsolari Txapelketak:1994, 1997, 2000. BBK sariketa: 1995 (Bizkaierarik onenaren saria), 1996, 1997(Uribealdeko Taldean). Bertso-Paper Lehiaketak: Busturialdeko Bertso-Paper Lehiaketa 1996. lehen saria. Leioako Bertso-Paper Lehiaketa 1997 eta 1999. lehen saria.

Argitaratutako Liburuak: Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txikirekin azken afaria" (Mungia, 1993-01-15). Bilbo, 2004. Kanta ala erreza I, II, III kanta liburutxoak. Bilbo, 2004. Juan Ormaetxe TAKET bertsolariaren ibilerak. Donostia, 2006. Eustakio "Eulea" ilbindu trespunte. Bilbo, 2011.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bizkargi, 1995 (Gudari Eguna). Kantulagun: Txiplas eta Aritz Lopategi

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Legarreta, Asier. "Eustakio Eulea". 2011.
Solozabal, P.: Hitza (hitzaurretxoa bertsotan)
Argitaratutako grabazioak
PiLT: Ibilaldia 1998 (letra egile, Isidro Elgezabalekin batean)
Beste argitalpenak
Aldizkarietan noizbehinkako bertsoak (Nontzerbarri, Zer, Arranondo, Argia, Aizu, Hitz)