Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bakarne Urreaga

Datu pertsonalak

Izena
Urreaga, Bakarne
Izen abizen osoak
Urreaga Etxeberria, Bakarne
Jaiotza
1978 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Hernanin 1978an jaioa , Euskal Filologia ikasketak eginak ditu. Hernanialdeko Aek-ko irakasle eta arduradun izana,gaur egun amatasunean murgilduta dabil.

Etxetik, aitaren bidez, datorkio bertsozaletasuna. Gasteizko bertso eskolan ibilia, Hernaniko Iraulio Panttalone Bertso Kabiyako partaide da.

Jendaurrean noiz edo noiz kantatua, azken urte luzeetan epaile lanetan dabil.

Hernaniko txapelketan hasi zen epaitze zereginetan. 2003az geroztik Gipuzkoako Txapelketa guztietan aritu da, baita sariketetan ere. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere -finala barne- aritu zen epaile zereginetan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari gisa: Astigarragan, 1996an, frontoian, Eskolarteko txapelketan.
Epaile gisa: Hernaniko bertsolari txapelketan.