Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beñat Gaztelurrutia

Datu pertsonalak

Izena
Gaztelurrutia, Beñat
Jaiotza
1976 Abadiño + Abadiño < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-eskolako eragilea
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskola sortzailea: Abadiño
Bertso-eskolako irakaslea : ikastola mordotan (Mallabin, Berrizen, Zaldibarren, Abadiñon)
Bertso-irratsaiogilea: Durango irratian , 94-95 ikasturtean
bertsolaria
Oharra: inoiz antolatzaile, gai-jartzaile eta aurkezle lanak egin ditu

Datu biografikoak

Biografia
Euskara arloan, kulturan eta bertsolaritzan murgilduta ibili da urteotan. Durangoko Plateruena Kafe Antzokiaren eragile izana, egun Lanku Kultur Zerbitzuetako arduraduna da; Lankuren sorreran bertan ere lagundu zuen Gaztelurrutiak.
1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartutakoa da eta baita Araba-Bizkaiko zenbait txapelketetan ere; hain zuzen, finalista izan zen 1998an eta 2000n.