Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egoitz Gorosterrazu

Datu pertsonalak

Izena
Gorosterrazu, Egoitz
Izen abizen osoak
Gorosterrazu Elizagoien, Egoitz
Jaiotza
1992 Ituren + Ituren < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Ttikitatik bertsoarekin harremana izan du, osaba Bittor Elizagoien bertsolaria delako; haren final guztietan egona da Egoitz.
13 urterekin hasi zen bertsotan Alazne Untxalorekin, Iturenen.
2 edo 3 urte egin ondotik, Donezteben hasi zen, Estitxu Arozena irakasle zuela, Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Maialen Belarra eta abarrekin. 2011an Arkaitz Goikoetxea irakasle zuela Oronotzen urte bat egin zuen, eta geroztik Bittor Elizagoien osaba irakasle duela dabil Oronotzen. Basogintza ikasketak ditu, eta gasolindegian dabil lanean.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Ez naiz ongi oroitzen, baina ustez 13 urterekin, Elizondoko San Franzisko ikastetxean eskolarteko sariketa batean izan zen nire lehen saioa.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
-Mariano izeta sariketa:2008-2012 urtetan, 2012an finalera iritsiz
-Xalto sariketa:2009-2013 urteetan
-Hernadorena saria: 2013
-Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa: 2013 eta 2014 urtetan

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.