Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egoitz Unamuno

Datu pertsonalak

Izena
Unamuno, Egoitz
Izen abizen osoak
Unamuno Loidi, Egoitz
Jaiotza
1979 Bergara + Bergara < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Antolatzailea
Eragilea
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizen. Kazetari eta bertso irakasle modura aritu da lanean. Aitonaren bidez, bertsolari zaharren bizimodu eta bertsoak jasotzen zituzten liburuak irakurriz eta irratiko bertso saioak entzunez, bertsolaritzaz jabetzen hasi zen. Herrian bakarkako saioak egiten eta herrira bertsolariak zetozenean eurekin kantatuz ekin zion jendaurrean kantatzeari. Unibertsitatean herriko kultur mugimenduan sartu zen eta ordutik aurrera horretan dabil.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Santa Eskean (15 urte inguru zituela)