Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ekaitz Astiz

Datu pertsonalak

Izena
Astiz, Ekaitz
Izen abizen osoak
Astiz, Ekaitz
Jaiotza
1988 Iraizotz + Iraizotz < Ultzama < Ultzamaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
1988. urtean jaio zen Ultzamako bertsolaria, Iraizotzen.
Larraintzarko ikastetxean hasi zen bertsotan, 10 urterekin. Gero hiru urtez aritu zen Iruñeko Alde Zaharreko bertso eskolan, Estitxu Arozena gidari. 2008-2011 artean Donostiako Ibaetako unibertso eskola deitu zenean aritu zen. Euskarazko rap talde batean, Goienetxe Anaiak taldean, parte hartzen du 2008tik. Ingeniaritza informatikoa ikasi zuen, eta horretan egiten du lan, aplikazioen garapenetan.

Nafarroako eskola arteko txapelketan aritu zen, eta 2008an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Ordutik, beste bost alditan parte hartu du, 2017koa barne. Mariano Izeta eta Xalto sariketan ere aritutakoa da.