Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Elixabete Perez Gaztelu

Datu pertsonalak

Izena
Perez Gaztelu, Elixabete
Jaiotza
1961 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologian doktorea (Koldo Mitxelenaren euskara noranahikotzea: aitzindariak, hiztegia eta hizkuntzalaritzako hitz berezituen azterketa, 1994). Deustuko Unibertsitateko irakaslea, egun, Komunikazioko Graduan. Euskaltzain urgazlea (2006). Hizkuntza eta komunikazioa ditu batez ere ikergai.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Argitaratutako liburuetako batzuk:
1995. Koldo Mitxelena Elissalt, egitasmoa eta egitatea. Errenteria: Errenteriako udala.
2013. Joxepa Antoni Aranberri “Xenpelar” (1865-1943). Errenteria: Errenteriako Udala.
2012. Esther Zulaikarekin batean. Idatziz komunikatu. Gazteak eskolan idazten. Deustuko Unibertsitatea.
Halaber, Bidegileak sailean hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste Juan Frantzisko Petriarena “Xenpelar” (2011) eta Juan Mari Lekuonari (2005) buruzko aleak.