Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Estitxu Eizagirre

Datu pertsonalak

Izena
Eizagirre, Estitxu
Izen abizen osoak
Eizagirre Kerejeta, Estitxu
Jaiotza
1979 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Hernaniko Langile ikastolan ikasi zuen. Ixiar Otamendi irakasleak bultzatuta bertso eskolan hasi zen Juanjo Uriarekin, eta ondoren herriko bertsolari helduxeagoak izan ditu irakasle (Eizmendi, Zelaia, Urdangarin). Bertso eskolak eragin handia izan du Estitxurengan: gaztetatik proiektu batean sartu izanak, oso gaztetatik are gaztetxoagoei eskolak emateak, gaztetatik bertso-aste bat antolatzen ikasteak, sortutako lagun koadrilak, herri mailan egin daitekeenaz pentsatzeak... Ikus-Entzunezko komunikazioa ikasi du Leioan. Argia astekarian egiten du lan, kazetari gisa. Bertsolaritzako arlorik gehienetan, eta lan arloan ere bai sarri, Ixiar ahizpak eta biek elkarrekin lan egiten dute.