Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Estitxu Fernandez

Datu pertsonalak

Izena
Fernandez, Estitxu
Izen abizen osoak
Fernandez Maritxalar, Estitxu
Jaiotza
1975 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Aurkezlea
Bertso-eskolako irakaslea
Epailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea: Beintza-Labaien / Elgorriaga eta Ituren / Bera (1993-1999)

Datu biografikoak

Biografia
Estitxu Fernandez (Lesaka, Nafarroa, 1975eko azaroaren 2a - ) telebista-aurkezle eta kazetaria da. Psikologia ikasketak egin ditu. Gainera, bertsolaritzan aritu izan da.

Psikologo lanak utzi eta Euskal Irrati Telebistan lan egiten hasi zen. 2000ko eta 2001eko udetan, ETB 1eko Su Festa telebista-programa aurkeztu zuen. 2001ean, Sorginen Laratza telebista-programa Xabier Euzkitze eta Klaudio Landarekin aurkeztu zuen. Urte horretan ere, Bertatik Bertara programa aurkeztu zuen Andoni Aizpuru ordezkatuz. 2002an Bexamela telebista-programan agertu zen eta urte bat geroago, 2003an, Bizizaleak telebista-programan. Gaur egun, igande goizeetako Kirolez Kirol telebista-programa, Gaur egun albistegietako kirol-tartea eta Euskadi Irratiko Tartaria irratsaioa aurkezten ditu. 2007ko gabon gaueko Euskal Kantuen Gaua aurkeztu zuen Julio Ibarrarekin.

[Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Estitxu_Fernandez ]

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1991, Iruñea (Nafarroako Eskolarteko Finala) (bat-batean lau oinekin) (aurretik beste bi aldiz-edo ere kantatu zuen, Lesakan bat, kanporaketak)

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Xalto saria
Bertso-paper lehiaketak
Baztan-Bidasoako bertso-paper lehiaketa 1989: 1. saria (14 urtez azpikoen mailan)
Baztan-Bidasoako bertso-paper lehiaketa 1990: 1. saria (14 urtez azpikoen mailan)
Nafarroako bertso-paper lehiaketa 1998: epaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Triki ta ke: "Bi" abestia (letra-egile)