Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Felix Irazustabarrena
Datu pertsonalak

- Izena
- Irazustabarrena, Felix
- Izen abizen osoak
- Irazustabarrena Arsuaga, Felix
- Jaiotza
- 1961 Alegia + Alegia < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Epailea
- Jarduerak
-
Aurkezlea Epailea Eragilea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Papergintza ikasketak egin zituen. Horrekin lotutako hainbat lanetan ibili eta gero, 1999an ETBko Hitzetik Hortzera telebista saioan hasi zen lanean. Bertan, erredaktore eta zuzendari lanak egin ditu. Antzerki munduan ere ibilia da, herriko taldean eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako Antzerti eskolan, eta bertatik sortutako talde pare batean. Alegiako zinegotzi izan zen 1991-1995 legealdian Herri Batasuna taldearen izenean, eta 1999-2003ko legealdian Euskal Herritarrok taldean.Txapelketa Nagusiko epaimahaikidea izan da 1993, 1997, 2001, 2005, eta 2009an, baita Gipuzkoako hainbat txapelketa eta sariketatakoa ere.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Epaile: Ibarran, 1992an, Ezeizatar Eusebio bertso sarian. Kideak: Patxi Goikolea eta Joxe Mari Aranalde.
Gai-jartzaile: Alegian. Bertsolariak: Anatx, Jon Iñaki Izarzelaia, Arantzazu Loidi, Jon Sarasua...