Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Felix Iriarte

Datu pertsonalak

Izena
Iriarte, Felix
Jaiotza
1919 Arizkun + Arizkun < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
2004 Arizkun + Arizkun < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Arizkungo atabalari eta bertsolaria herenegun hil zen, Elizaldea bere etxean, 85 urte zituela. Nahiz eta hamar urte baziren atabala jotzeari utzia ziona, Felix Iriarte gizon arras ezaguna zen herrian, eta Baztan osoa, beteak beste Maurizio Elizalde txistulariarekin jo zuelako hogeita hamar urtez. Nekazaria lanbidez, Iriarte haur zela hasi zen atabala jotzen, herriko atabalari txandak eginez hasieran, eta Elizalderekin gero: 35 urtez plazaz plaza ibili ziren biak, jo ala jo. Iriarte bertsolari ere bazen, eta Elizondon, Nafarroako Bertsolari Txapelketan bigarren gelditu zen. Txistulari bikoteak hamaika omenaldi jaso zuen Baztan inguruan eta Lantzen; eta Elizondon plaza batek bien izena du, eskultura eta guzti. Hileta elizkizunak atzo egin ziren, Arizkungo San Juan Bautista parrokian." (Berria 2004-06-08)