Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Fermin Olaskoaga

Datu pertsonalak

Izena
Olaskoaga, Fermin
Izen abizen osoak
Olaskoaga Ortiz, Fermin
Jaiotza
1941 Hondarribia + Hondarribia < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Dokumentu-biltzailea
Jarduerak
Bertso biltzailea
Idazkaria

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
GDKutxako enpleatu izanik, Errenteriako Xenpelar aretoko arduraduna izan zen eta han zegoela, bertsolaritzari zegokion dokumentazioa bildu eta sailkatzeko projektua aurkeztu zion Kutxari. Kutxak, projektua onartu eta urte batzutan babestu ere egin zuen.

Epe honetan bilduriko material guztia, eta Xenpelar aretoa bera ere, Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroaren oinarri izan zen gerora. Bertsolaritzaren Dokumentazio Zentro publiko baten beharra aurrikusi zuen lehenetariko izan dela esan daiteke beraz.

Fermin Olaskoagari zor zaizkio ere, Txapelketa Nagusiko puntuaketak ordenagailuz emateko lehen programa informatikoak.