Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Fredi Paia
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Paia, Fredi
- Izen abizen osoak
- Paia Ruiz, Alfredo
- Jaiotza
- 1981 Algorta + Algorta < Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- (Getxo, 1981). Bertsolari, musikari eta etnografoa. Plazaz plaza dabil 1999. urtean Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuenetik. Bertsogintza autogestionatuaren inguruko prioektuetan (Txapel Bete Bertso, Xarrak Berri Xou), bertsogintza eta disziplina artistiko ezberdinen arteko fusioetan (Bertso Tranpak, Hudaltzainak) sustatzaile eta munduko inprobisazio eredu ezberdinekin (Kurdistan, Palestina, Mexiko, Brasil, Argentina...) esperimentatzen ibilitakoa. Aurten Bertsolaritzaren gaineko lehenengo ikerlan etnografikoa argitaratu du (Uribe Kostako Bertsolaritza 1900-1980). Algortako Bertsolari Eskolako kidea da 1990. urtetik. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuendaritzako kidea 1998tik 2011ra bitartean.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Getxon, 1992 inguruan, Gobeloki institutuan kantulagun Igor Elortza, Beñat Gaztelurrutia eta Iñigo Gojenola zituela, eta gai-emaile Joseba Santxo.